L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Korrok aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Korrok-3 (1984-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Prefiero ser perro vagabundo a perro de jauría

Pequeña crónica. Pablo Antoñana

 

Potoli

 

        KOMENTARIO BATEN NONDIK-NORAKOA

        Ni herrikoa naiz, guztiz "de pueblo" eta gaztea gainera. Honek esan nahi du ez nuela Pablo Antoñana ezagutzen. Aditua nuen bere izena, irakurria artikuluren bat, entzuna idazlea zela... eta askoz gehiago ez. Orain ere ez dakit asko bere bizitzaz, bere pertsonaz edo bere idazle-lanaz, baino dakidana ere asko kostata nereganatu dut. Hermetiko samar baita Antoñanaren mundu literarioa. Ez dakit beti horrela izan denentz. Ezin izan dut puntu hori aztertu eta zaila gertatuko zait zihur aski, horrek suposatuko bait zuen 1.948 urtean argitaratutako "El Aguilucho Herido" ipuinaraino iristea, eta hori ez da horren erreza. Izan ere, Antoñanaren obra sakabanaturik dago zenbait aldizkaritan. Oso argitalpen gtxi izan du eta azkenean bere idazle-lana arras gutxi zabaldu da. Nik suposatzen dut —suposatu, inolaz ere jakin— baztertze edo marjinazio honek baduela zerikusirik izango duela goian aipatutako hermetasun horrekin. Hala ere, behin eta berriz irakurriz, "Pequeña Cronica"k sentsu bat hartu du neretzat. Eta horren berri ematera noakizae; oraindikan joaten ari den batengandik, itzultzen ari den bati buruz, nahi duenak irakur dezan. Hau da, beraz, komentario honen nondik-norakoa.

 

        BAZTERTZE, MARJINAZI0A ETA BESTE

        Antoñanari buruz hitz egiten denean era askotako kalifikatiboak ezarri ohi dira. Bada horien artean asko errepikatzen den bat: maldito. Hitz honek murgilduko gintuzke beste gai batean; hots, idazlearen marjinazioarena, edo eta non dago idazle famatu (edo behintzat irakurria, argitaratua...) bihurtzeko giltza miresgarria. Antoñanaren kasuan zenbait gauza izango litzateke kontutan hartzekoa; Alde batetik non eta noiz hasi zen idazten (duela 30 urte eta Nafarroan) eta bestaldetik zer nolako gaiak ikutzen dituen, baita hauek tratatzeko modua ere. J.M. Iribarren bezalako idazle bat erreferentzi moduan hartuta (Nafarroa ofizialaren erreferentzia, alegia), alde ederra dago tuteratarraren ikuspegi topikoen eta Antoñanaren tankera aberats (konzeptoen aldetik eta ikuspegi historiko-politiko aldetik, zeina karlistadaraino heltzen bait da) eta mingots artean. Garbi dago beraz Nafarroak goraipatuko duela bata eta baztertuko duela bestea. Honek ez dio behar bezalako literaturzale bati deus ere irakatsiko, baino balio du dato soziolojiko gisan hartuta. Kultur, heziketa, historia, politika, botere problema azken finean.

        Dena den, eta Antoñanak esandako Kazantzakis-en aipamen bat berraipatuz "Nada tengo, nada espero, luego soy libre". Beraz, inork ez diezaioke ukatu Antoñanari nahi duena, nahi duen moduan eta momentuan idazteko askatasun mugagabea. Ez eta marjinazioaren kontra oihukatzearena (abots propioaz edo besteen abotsen bidez).

 

        PEQUEÑA CRONICA

        Eta "Pequña Cronica" honetan bere etxe, jende eta paisajeen oroimenek betetzen dute dana. Zehazki deskribatzen ditu zoko guztiak. Ez du gauza, istorio edo narrazio klasiko bat kontatzen, ez. Zentimetro karratu batek gorde dezakeen gauza xumea Antoñanaren orri bat izan liteke, edo nobela bat agian, artisau sentikor bati dagokion legez. Oroimenez eta adjetiboz sare iragangaitz bat, deskripzioz betetako mosaiko bat osatzen du Antoñanak. Baina mosaiko horren zirrikituetatik, adjetiboz betetako bidetxoen artean, noiz behinka, baieztapen borobilak iragaten dira. Filosofia bat ispilatzen dutenak, izpiritualki komunikaziorik gehien daramatenak. Eta askotan —ez beti— parentesi artean idatziak. Adibidez:

        (nunca se sabe, nunca, cuando el mismo acto es virtud y cuando es vicio) 67 or.

        (sobrevivio con la petulancia el desafio fanfarrón y la gran tenacidad de todo lo que agoniza) 70 or.

        (no es cierto que la esperanza no muere, la esperanza es trampa y engaño) 72 or.

        (mentira, el tiempo destroza, mentira, el tiempo asesina. Mentira, mentira, mentira) 73 or.

        (que grandes misterios nos reserva el orgullo y la soberanía de la sangre) 83 or.

        Bestetan gerra eta klaseen arteko diferentziak dira parentesi bitxi hauen gaia:

        (niños realmente encantadores y ciertamente perfectos que tenían ya fijos su dorado destino: dirigir la sociedad y para eso habían nacido) 62 or.

        (el orgullo del miserable) 64 or.

        (no, el conde de Vignancourt, Don Gonzalo, tenía flirts con putas y señoritas que usaban su cuerpo como fuente de ingresos obligadas por la necesidad) 68 or.

        (no se en qué guerra o sublevación militar o cuartelada a las que ha sido tan aficionada España participó) 54 or.

        Beste batzutan apaizkeriak eta groteskotasunak dute lekua:

        (tutores, albaceas y otra gente curialesca) 54 or.

        (menos el canónigo Arburua, todopoderoso, frecuente en visitas, frecuente en presencia, dirigiendo desde su escritorio nuestras vidas como empresa mercantil o tienda de antigüedades) 85-86 or.

        (ver la braga de una vieja remendada hasta lo inverosímil es un tétrico y repugnante espectáculo) 75 or.

        Hauek adibide batzu ziren. Pablo Antoñanaren munduaren ikuspegian murgiltzeko baliagarri izan daitezkeenak, agian.

 

        GIBELSOLASA

        Zalantzarik gabe, Antoñana ezagutzeko gauzarik onena bere izkribuak irakurtzea da. Inor interesaturik balego sakonago ezagutzeko, nik biziki gomendatuko nituzke bi artikulu. Biak azkeneko Pamielan argitaratuak (azkeneko Pamiela da, dudarik gabe, Antoñanari buruz argitaraturiko materialik ugariena). Bata —bereziki gomendatua— Victor Morenorena ("Don Pablo Antoñana, ese escribidor"), zeinetan Antoñanaren idaztankera zorrozki eta zehazki aztertzen bait da, eta bestea Ignacio Aranaz-ena, gure ezkribatzailea narratibaren munduan kokatzeko baliagarria dena. Bi artikulu hauek merito handi bat dute; beraien egileek sakrifikatu dute idaztankera propioa edo ariketa literario bat egiteko abagunea Antoñana ezagutzen ez duen edonork ezagutu ahal dezan. Horrelako artikuluak irakurriz gero aberatsago sentitu ohi da pertsona.

        Eta hau bukatzera doa. Irakur ezazue "Pequeña Crónica". Pena merezi du. Askotan izkutuan dauden gauzak agerian daudenak baino egiazkoagoak izaten dira, eta Antoñanak ez du merezi ezezaguna gertatzea gu artean, goi mailako idazlea izanik.

        Bukatzen da Antoñanaren esaldi batekin: "Ella escribía... con la seguridad y la indecencia de quien cree estar haciendo algo importante". Inork ez gaitzan "indecente"tzat har, lanaren bidez gauza txiki batzu lor daitezkeela pentsatzen duenaren apaltasunaz bait doa komentario xume hau.

        Antoñana, "celoso", jotero izan bazina.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.