Bizi izan naizen zertarakoa
Bertrand Russell
(1872-1970)
euskaratzailea: Itsule
Hiru pasio, sinpleak baina erabateko bortzikak izan dira nere bizitzaren ardatzak: maitasunaren lehia, jakintzaren bilakera eta Gizateriaren sufrimenduarengatik urriki jasangaitz bat. Hiru pasio hauek, aldaize ikaragarriak bezala, harat-honat eraman naute, bide aldakor batetik, hestutasunezko ozeano sakon baten gainetik, etsipenaren ate berberaino.
Maitasuna bilatu dut, lehendabiziko, extasia dakarrelako. Extasia hain handia da! ze askotan, ene existentziaren gainontzekoa sakrifikatu izan nukeen gozamen horren ordu batzurengatik. Bilatu dut, bigarrenez, bakardadea leuntzen duelakoz, bakardade izugarri hori!; Bere baitan, kontzientzi dardarti batek munduaren ertzaraino agertzen da, bizirik gabeko amildegi hotz eta hautemangaitza begiztatzearren. Bilatu dut azkenik, saindu eta poetek irudikatu duten zeruaren aurretiazko ikusketa, miniatura mystyka batetan, maitasunaren batasunean begietsi dudalako. Hau zen bilatzen ari nintzena, eta giza bizitza hontarako onegia zela bazirudien ere, hau da azkenik aurkitu dudadana.
Pasio berberaz bilatu dut jakintza. Gizonen bihotza saiatu naiz aditzen. Izarren distiraren zergatia jakin desiratu dut. Eta botere Pitagorikoaren birtuteari esker, zenbakia fluxua menderatzen duela, ulertzen saiatu naiz. Honen zenbait lortu dut, ez gehiegi baino.
Maitasuna eta jakintza, biak posibleak ziren neurrian, zerurantz iragaten ninduten. Baina urrikiak lurrarantz erakararazten ninduen beti. Nere bihotzean oinaze-orruen oihartzunak durunditzen du. Haur gosetiak, zapaltzaileek torturatutako biktimak; beren seme-alabentzako zama-gorrotagarri diren agure abandonatuak; eta bakardade, pobretasun eta dolore mundu oro batek, izekan bihurtzen du, giza existentzia izan beharko zuena.
Gaizkia eztitzea sutsuki desiro dut, bainan honen ezinean, nik ere sufritzen dut.
Hau izan da nere bizitza. Bizitzeak merezi izan du; eta parada eskainiko balitzait gustora berbiziko nintzake.
|