San Piperminkeriak
Hemingaway, Txantreakoa
Pitonisa ta aztien modura iruñshemeok Uztailak 6ko zerua aztertzen ohi dugu. "Koheteak" utzitako arrastoan zein nolako S. Ferminak izanen ditugun irakur dezakegu: Eztandaren hotsa edo igoko den altueraren arabera festaren pronostiko zehatza egiteko gauza gara (Augurek hildako animalien hezurretan, hegaztien hegaletan edo Naturan dauden milaka ikur ezkutuetan interpretatzen zuten antzera).
Udaletxetik inoruntz abiatzen ez den ke zurizko zutabetxoa mintzo:
HABEMUS JAIA!
S. Ferminen hastapen errituala, ezinbesteko zeremonia iniziatikoa RIAU-RIAU dugu ("GIO-GIO" baianatarrek ahozkatua).
Monotonoa, etengabekoa. Edozein dantza sakratutan bezala leloa behin eta berriz errepikatzen da. Iruñeko indio hiritarren euri-dantza: "URA, URA".
Kanpotar askok bere buruari zuzentzen dion galdera hauxe da: Zertan datza hainbat egun parrandaz irauteko formula? RIAU-RIAU berak erantzun diezaioke, prolegomeno hontan, dudarik gabe, galdera horren koxka baitago.
RIAU-RIAU da "trancean" sartzeko bide egokia. "Trancean" sartu ondoren, zombi/pamplonés bilakatu berriok, dantzaldian, martxan, roiloan inkonszienteki murgilduko gara.
RIAU-RIAUren inerziak eramanik bederatzi egunetan zehar mundutik urrun edo hurbil, segun, biziko gara.
"Laissez faire, laissez passer", besterik ez.
Hortaz gain, Peñak (dantzetan iharduten duen edozein koadrila) dira errezeta druidika horren jabe. Eta gure edari magikoa da Iruñean dugun dantzatzeko modua. Zer esan nahi du nafar erara dantzatzeak?
Nork bere baitarako, bakoitza bere kolkorako, zure eta lagunen bururako eta ez Gipuzkoan edo "La Blancan" jauzi exibizioniztez ornituriko dantzak, besteok ikus eta txalo dezaten.
Baskongadasetako kalejirak dira jai luzetarako oztopo gainezinak. Porrusalda arin eta fandango azkarregiak, amen batez, hestuka eta hondaturik uzten zaituzte.
Nafarroan dantza eta jaia erresistentzia frogalekua dugu. Nafarroako jendeak txarangen txun-txunari mantso eta motel eusten dio: anka altxa, 1-2...1-2-3 eta hirugarren pausoaren sekretua. Aurreko mogimenduetan jasotako tentsioa, hirugarren pausoan lasaitzen da. Atseden hartzeko urrats horri esker S. Ferminetako aste luzea eta una osoaren "Navarra en fiestas" erromeria amaigabea mantentzen ahal dugu.
Peñak jentilen tribuak dira. Kofradia laikoak hobe esanda. Pankartaren inguruan bildutako klanak.
"Izena izaera" dela diote eta gure Peñen izenetan badago zer ikasi. Zenbaitek nahiko izen farruko edo xelebre samar du, hala nola:
Bronce: erdi-aroko burdinolaren ohiartzunak ditu. Katxas!
La Unica, Oberena...: ez pentsa oso txobibistak garenik.
Jarana eta Bullicio: izen erromantikoak. Orgia inozoaren izenak, baserritarren festa kontrolatua Elizako dorrepean.
Armonia: kutsu klasizista dario. Estetika eta beste lege akademizistaren dekalogoa. "Izena izaera"? ez dut uste. Hala izanik Erribera aldekoak gustokoak ditut: Tafallako Cierzo eta Aguazón pittin bat ekologistagoak ezda?
Kosmogonia gehienek protagonistatzat Jainko bihozberak jotzen dituzte.
Gizakien "harrokeria", su-euri edo uholdez, zigortzea erabakitzen dutenean, aurretik aingeruren bat bidaltzen dute patriarka zintzoei abisatzeko. Abrahan eta beste mistiko haurriltzaileen beso hiltzailea azken unean geratzen dute beti. Jainko urrikalkorrok!
Germanentzat etzen inolako barkamenik izan. Gaztarotik Jainko faltsuen aurka matxinatua, Liturgia hipokriten kontrako gerrileroa.
Teologo edo Mitologia klasikaren jakintsu-ergel batek GERMANen hilketa Jaiak eskatzen duen tributoa eta biktima propiziatoria zela zioen.
Eros (eroa?) eta Thanatos. Jaia eta Borroka. Erligioa eta Festa esku beraz sortuak direla dirudi. Aldare berean birginak eta bildots errugabeak inmolatzen ziren, agure eta aker oker notableak belarretan aritzen ziren bitartean.
Martirologio gorri eta berria gorrotatzen dut.
Katakunbetan bizi den herri bat gara.
Katakunbetan lurperatzen dira gure matiriak.
Jaia eta Borrokaren arteko zilborhestea odolez egina dago. Zenbat odol isuri behar Jainko hauen bihotz betezina asetzeko? Odolaz elikatzen diren lehen eta oraingo Jaia eta jainkoak madarikkatuak izan daitezen.
Erori garen tranpa haundienetakoa Folklore eta Erligioaren arteko nahaspila dela bistan dago. Prozesio eta "betiko" ekintza katolikoetan parte hartzeari kutre, kanp eta postmoderno deritzagu. Aintzinako "ohiturak" berpizteko moda dela medio, zentzu kritikoa baztertuz goaz eta duela gutxi karkamalada nazkagarria zena, askoren ustez, gure nortasunaren atalik nagusietako bat bezala ikusten da orain berriz.
Elizaren hitzaldi sibilinoz blai-blai dago nafar gizartea, eta azken urte hauetan, bataz edo bestez, franko zimeldurik zeuden aktibitate prekonziliar ugari ari dira indartzen. Eman dezagun: Javierada, Aste Santua, S. Saturnino eta S. Ferminen Prozesioak, mota guztietako erromeriak (oinhutsiak, gurutz astunak bizkarrean eramanik...) eta abar, eta abar... (Baseko kristau asko nirekin dator bat)
Erligiozaletasun hau jatorritik datorkigu: Loiola eta Opusen
kaiola lur harrigarri hontan irmoki sustraiturik daude: Jesuitak lehengo Paparen armada eta supernumerarioak oraingo Elizaren COES.
Betidanik saindu ikusgarrien herri sortzaile izan gara: ehun urtez txori baten kantak flipaturik Leireko fray VIRILA izana edo gure S. Fermin paregabea, esandakoaren bi harribitxi besterik ez dira.
S. Fermini gagozkiola, benetan saindu xelebrea. Mendebalde txuri, latino eta apostoliko osoan dagoen saindu beltz bakarra. Gure patroi haundia beltz bat? Beltza, bai! Nahiz eta "(a) gente de (l) orden" delakoak eufemismoz, MORENO deitu.
Gure S. Fermin xarmangarria kongito bat da eta horregatik, hain zuzen, mau-maite dugu hainbeste. Europako zibilizazio arrazistaren bihotzean sartuta duten hirugarren munduko arantza iluna.
Zergatik Yamagutxikoekin harremanak sendotu beharko eta ez gure San Kunta-Kinteren ondorengoekin?
Horra doakie premiazko eskakizuna:
JUMELAGE NDONGO KINSHASA - IRUÑEA
BEREHALAXE!
Entzun dudan txisterik txarrena, Iruñeko kontzejaleen txisterarena.
Azken batez eta besterik ezean S. Ferminak sexoaz gozatzeko jai aproposak dituzu: Ez harritu, eta zintzoki bete egunotan maiz entzunen duzun eskaera:
"KILIKI (ezar zure izena)
con el palo no
con la verga si."
Baietz izanen zu nork lagundu. Espero.
|