L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Korrok aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Korrok-6 / Karlismoa hil da, biba Postkarlismoa (1985) —Hurrengo artikulua




 

 

—Karlismoa hil da... biba post-karlismoa—

 

Karlismoa hil da... biba post-karlismoa

 

Norbaitek karlismoa lurperaturik zegoela uste bazuen, oker zebilela esan behar diogu. Karlismoa oraintsu arte iraundu duelakoz ez Nafarroan bakarrik, hegoaldeko beste probintzietan bereziki. Nafar zintzo guztiontzat Karlos Garaikoetxeari egindako defenestrazioak historiaren atal bat itxi eta beste bati atea irekitzen dio: postkarlismoari, hain zuzen.

        Munduan sortu diren mugimendu guztiak edo gehienak izan dute bere "post": iraultzaileek postmarxismoa, politiko arribistek postfrankismoa eta Estatu Batuetan Washington post.

        Piperrak, erreketeak, patxarana eta birau borobilak izan badira Nafarroak Gizateari orain arte eskaini dizkionak; post-karlismoak duen "Post" honen jabegoa ezin ukatu diogu.

        Azkenengo zerrikeri honekin, Euzkadin ez gaituztela maite (sniff) garbi gelditzen da nafartarrentzot eta, berriro ere, familian gelditu garenez PNVko gestorak egin duen legez ahaide, lengusu eta lengusinen arteak banatu ditu boterezko kargu guztiak.

        Halaere eta isolaturik gelditu arren ez zaigu gehiegi inporta zeren hemengo jota batek dioen arabaera "...que no es provincia, ni nación, Navarra es un continente..." Eta are gehiago klasikoek Nafarroaz esan zutenari gure kontsuelorako sukarki lotuko gatzaio, halafede: Dante Alighiari, Divina Comedian: "Oh, felicha Navarra, si se defendere con le monti que le circunscribere"; edota beste idazle mundial batek, Shakespearek profetatu zuena: "Navarra shall be the wonder of the world". "Nafarroa munduko miraria izango da". Erne egon! Nafar mitoa ez baita sekula santan hilko.

        Gero ta gehiago osasunaren zaindariak teoria hau hedatzen ari dira: norberak bere buruaz trufa egitea heldutasunaren ezaugarri dela eta noizbehinka etxeko trapu zaharrak astintzea buruaren sanidaderako terapia bizkorgarria dela. Errezeta hau geurea eginez azkenengo gudu zibilaren artxiboetara jo dugu eta nafar erreketeek Gipuzkoan gauzak larri zituztenean esan zuten esaldiaz, Editorial honi hurrezko brotxea jarri nahi diogu: "que nos traigan más vino que perdemos la guerra".

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.