L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Korrok aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Korrok-6 / Karlismoa hil da, biba Postkarlismoa (1985) —Hurrengo artikulua




 

 

Bertzeak bertze direla (AX)

 

Perseides Uriz

 

Utopia izeneko ostatuan eta bertan ziren Atxagaren apika guztiak

erre egin zituzten inondik-inorako elezko autopistatik pasatzearren, Durangon.

 

Pretoriako pareta zurietatik igoz Afrikako elefanteak Ardanzaren

juramentua errepikatzen zuten zerura begira ozenki zin zegitelarik.

 

Fiat voluntas tua bai ortzean bai listoideek sinesten dute bezala-

xehatzeko zinen nirekin izandako azkeneko gora-behera amodioazkoa.

Nik-

Aktiboki parte harturik san Gregorioko Komertzianteei diru-kutxa-

kaja egiten laguntzen nien etxerako bono-bus jasotzean judu erratu

mixerableen txin-txinezko erredoblea aditu nuenean erran eta plan.

 

Astearteoro zortziretan haruntzago ezinaren kontra gogorki ari dela

eta Sarrionandiarekin batera branka eramanik itsasandia gainditzen

kimeraruntz dihoa Philadelphiako Kraft aluzinante bat irentsi ta gero.

Astearteoro zortziretan Clarence "Gatemouth" Brownek irekitzen du

Nerudak utzitako ate hertsirekia eta hortik igaroz si vis pacem para bellum

Soinuari esker Drogas-sek drogarik ez ohiu egin zuen Vianako Printzeak

duen jauregian Urralbururen kabaileroak naharoazten zituen bitarte hartan.

 

Malos tiempos para la lirica Euskalduna Fabrikaren Erdaldunak kantatzen

zuen Pablo Iglesias-sen argazkia baliogabeko kajoain arretaz gordeturik

noiz Fiat voluntas tua eta nola adieraz (*) zeniezaguke Euskal Telebistaz umezurtzoi.

 

        (*) Ahalezko geroaldia. Zuk-guri. Posibilidade bat iragartzen digularik; beraz, utopia-saretan koka dezakegu. Kokarik gabe ez dago ahalmenik ulertzeko; beraz, lehenaldia da.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.