L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Korrok aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Korrok-Korrika (7. zenbakia) (1985-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Gure erreporteruba kalean

 

Patxi Xakurtxulokoa

 

Kontauko izuet ostoriyu guztiya nola gertau zan. Maai gañian laga ziaten paper txui oyetako bat:

        "Hi Patxi! KORRIKA-ri buruzko artikuluren bat egin ezak ahal duanean KORROKerako. Ostegunean hortik pasako nauk jasotzera". Besterik ez zuan ezertxo're esaten. Ni, letu nuanian, nora jo ez nekiyala gertau nitzan, maai gañian laga ziaten abixu aren zentzubari zein aldetikan eldu ez nekiyala. Ala, pixka batian, neure burubakin ausnarrian egon nitzan, ta, gue jangoikubari graziyak, billau nuban azkeniyan larriyaldi artatikan libratzeko bidiya. Alde batetikan, eskau ziaten lana eniyoen ein'be utzi naiy, ta bestetikan, e'nekiyen nondikan asi'yere.

        Batia edo bestia jotzia erabaki nuban azkeniyan, gosiak akabauta ibiltze'an basurdiyaren mouan. Bazter guztiyak miatu nituban, ta, mendi ta itxaso, kale ta baserri, ibilli ondoreniyan opiniyu abek jaso nituban. Galdera, errez aldera, guztiyentzat berdiña egitia pentsau nuban, ta, egiñ'e, ala egin nuban:

        — Zer esanik bai al dezute KORRIKA-ri buruz Jaun-Andriyak?

        Ta, geo, eantzunak jaso itut aal dedan mouan. Bakoitzaiy lumerua jarri diyot, eta urtiyak galdetuz, zaarrenaz aurrea ordenau dittut eantzunak, 75 urtekua, baztandarra da lehenbizikua; eta 15 urtekua, kaukasukua azkenekua.

 

1.— Eztakipa, ze erran,... emen, naparren artin, nik erran bar banu, Txikito Arruiz izandu da obentsuna. Baina, oral, zaartuxi da. Bere semik ere, polliki asiak omen tu korrikan, or erritan eta, egitten tuzten kross edo delako oritan.

 

2.— Bai, ondo dao. Bateze umeiy ilusiyo aundiya egiteiye, emen erritik pasatze'aniyan, ainbat jende eta musika, eta zalaparta arek umeay atentziyua ekarrazteiyo. Ziklistak eta pasatzeiyan mouan eztakizu?. Guk badeu bat, bost urte dauzkana, ikastolaa bialtze deu, ta, ala esateiyo amaiy: Ama, ya no viene el tren, sí, aquel pequeño, que le seguía todo el pueblo y, que tenía música y, que tenía colores bonitos, y todo pintau, y que todos corrían por detrás, chan, chacachan, chacachan, chacachan...

 

3.— Zu, Gipuzku aldekua altzea? An korrika esateu ta, ni neu be, alde artakua naz. Emen, naparrak korrika ez, baina, lasterka esateue. Baña, euskera garbiyaua da korrika, lasterka baño. Egun batian Tolosan, euskaltzale jakintsu batekin egin nuban topo, orduako urtetan aurrea zijuan gizajua, ta, bazuan gaiñea euskararen giñian librun bat eo egiña, eta esan ziyan, korrika zala euskea jatorra, lasterka etzala euskea, euskeu gaiztoa baizik. Gañea, an bezelako euskerik ez dezu iñun, Tolosan ondo egitea euskeaz, ondo!!

 

4.— Bai, ni poliki poliki, euskaras ikasten nais, eta AEK meresi du, HABE es du solusioa, vascongadas bakarri, eta Nafarroa ser, asko yende euskara ikasi eta lekua es, esin kabitu euskara ikasi duena. Orduan, lekua es, dirua es, laguntxa es. Ba, korrika bai, dirua pixka bat bai. Diputasioa, Udala dena kasike dira, ez eman dirua. Ni, lau urte mintxa pratika egiten, eta ez du ikasten, txarra burua, baina, ni beti euskaratik alde, korrikatik alde, AEK-tik alde nago.

 

5.— Begira, arte franko badiat, euskararen munduan, mundu negargarri honetan, eta korrika pasatzen den egunean etxean gelditzen nauk, leihoak, ateak eta dena ongi ixten diat badaezpada ere. Egia esan, alde batera bihotzetik eskertzen diat jende askok egiten duen lana, baina, beste aldera, ez diat aguantatzen hor urtean behin bere burua denen gainetik erakustera azaltzen den jendilaje hori, inork pentsatuko ez lukeen harrokeriaz agertzen den jendilaje hori, eta nahiago izaten diat deus ikusi gabe, etxean entzerratuta gelditu. Behin ikusi nian, eta parte hartu ere bai, baina, gehiago ez, ezta pentsatu ere!!

 

6.— Se refiere usted al korrika no? Pues mire usted, gracias al korrika yo me siento tranquilo durante todo el año. Corro un par de kilómetros, doy unas doscientas mil pesetas, en nombre de la empresa a quien represento, y me siento como Dios por realizar esta labor en pro del euskera. Porque gracias a Dios, no tengo tiempo para dedicarme al euskera, pero económicamente puedo aportar una cantidad respetable. Por eso me parece una de las mejores salidas para sacar adelante el euskera.

 

Gaiñuntzeko eantzunak sei aben antzekuak eman zizkiyaten. Baña, nik neonek'e, eantsi naiy niyoke zerbait: Behin batian, oaiñ dela egun batzuk, B. Atxaga, bere libruaren, Bi Anayak libru orren presentaziyua egiten ai zala, esate zuban, Euskalerriko erri txikitan jendiya patxadan ibiltze zala, eta baten bat korrika antziyan ikuste zaniyan, zerbait anormal gertatze zalako zala, eta arrazoiya emanbarkoiyu Atxagaiy, euskalduna dan jendiya lazaiya izan da jenealiyan, eta korrika aste aniyan bere onetatik atea dagoalako izatea, eo etxetik beandu atea dalako, eo erritarren bat azidentiyan il daniyan, eo ama gaxo jartze aniyan, eo beiya umaiten aste aniyan, eo andriya, eo dana daniyan. Eta, auxen da dana, nik eztet beste esatekorikan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.