Kaixo adiskide!
Euskaraz hasi
eta korri.
Heldu hitzari
Tori!
eta horri.
Hau martxa
ezin gelditu
bidean... bidean...
gaua
eguna
ilunargia
egunsentia
herria
herriartea
hiria
hiriartea
bidean... bidean...
lagunak
zure hutsunea
bakardadea
elkartasuna
bidean... bidean...
odola!
odola!
Odola irakiten
indarrean
gainezka
sutan
bidean... bidean... BIHOTZA
Bi hots
atsedenik gabe... KORRIKA
bidean... bidean...
hil ala bizi
bizi ala hil
Baina, zu hilez gero zertarako bizi?
(Ttipi-ttapa korrika)
|