L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Korrok aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Korrok-Korrika (7. zenbakia) (1985-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Aekume naturalak

 

LB

 

        Jende guztiak daki zein kaltegarri den entrebistak egitea larunbata goizean. Aje, festondo eta oraindik ametsetatik berriki ateratako aurpegi legañosoak. Honengatik, agian, hasierako hitzak nahiko aldrebesak izan ziren, hari jakin bati jarraituko ez baliote bezala (Zuek nor zarete? Gu AEK-ko partaide naturalak gara. Zeeeer? Partaide naturalak. KORRIKA-ren bukaera prestatzeaz arduratzen zarete, ezta? Arduratzen gara, bai? Pagatzen dizuete? Ia pagatzen diguten? Nondik ateratzen duzue babarrunak erosteko dirua? Pagatzen digute, bai. Babarrunak Kortezubikoak, noski? Ez, Sangüesako potxak ari gara inposatzen...)

        Azkenean enteratzen gara. Fuljen eta Mikel dira, AEK-ko partaide naturalak, hau da, militanteak. Baino militante hitzak belarrietan min egiten duen garai hauetan partaide natularena atera zuten. "Bilbotarren bati okurrituko zitzaion hitza, nonbait".

        Biak sartu dira KORRIKA-rako Nafarroako batzordean, beste hiruzpalau lagunekin batera, Kanpion-go klaseak edo bestelako lanak alde batera utzita.

        — Noiz eta nola sortu zen KORRIKA Iruñean egiteko ideia?

        — Iruñan bukatzearena izan zen enbarkada bat, AEK-n pentsatu zuten hori ideia ona zela. Guk ez genuen horrela ikusten baina hala ere sartu ziguten. Azkenean ikusi zen ere KORRIKA lau honen hemen bukatzearen beharra, AEKko egitura astintzeko eta KORRIKA datorrela eta horrek duen eragina aprobetxatuz gaurkotzeko ditugun egitura zaharrak, AEK barruan sentidu horretan lan egiteko. Ordun, bi lanak paraleloki doaz momentu honetan.

        — Hemen egitearen arrazoia izango zen, adibidez, "Nafarroak egitea"? Hau da, garai batetan jendea Ameriketara emigrante joaten zen moduan, "a hacer las Américas"?.

        — Bai, KORRIKA honekin egin nahi ditugu Nafarroak, "Amerikak" egin ziren bezala. Asuntua da orain arte AEK Nafarroan izan duen funtzionamendua nahiko kaxkarra izan dela, diru faltagatik eta gehienbat medio faltagatik, eta orain egiturak gaurkotu behar ditugu eta orain arte baino efikazago bihurtu. Hori da KORRIKA honekin nahi dena gehienbat, AEK barruan, hori da gehienbat hemen Nafarroan KORRIKA honekin planteatu den helburu nagusi bat.

        — Ateratzen den dirua nola banatzen da?

        — Diru banaketarako proposamen batzu egoten dira, eta hauek Biltzarre Nazionalean eta asanblada nagusian onartzen direnean dirua banatzen da, eta gero herrialde bakoitzean erabakitzen da heltzen den dirua nola banatu. Beti ere zonalderik deprimituena primatzeko joera badago. Aurten badirudi Iparraldea dela ekonomikoki posibilidaderik gutxien duen zonaldea, ez honenbeste Nafarroa eta oraingoz dagoen proposamena da Iparralde primatzea. Guk hemen aterako dugunarekin espero dugu gauza asko egitea. Badago proiekto pila bat, hain zuzen ere pertsonal aldetik, beti diru faltak ekartzen du pertsonal falta eta horrekin funtzionamendu kaxkarrago etabar, eta diruarekin badago proiekto asko guzti hau eraberritzeko.

        — Beste Korriketan ere horrela izan da?

        — Beti banatu da dirua herrialdeek dituzten beharren araberan. Nafarroa zona deprimitua konsideratzen bada, eta konsideratu da, eta konsideratzen da, ordun diru gehiagok etorri behar du honera. Normalean diru banaketa sistema konplejuak erabiltzen dira, kontutan hartzen dira bai beharrak, bai egoera politiko-ekonomikoa, ikasle kopurua, ordu kopurua eta faktore pila bat. Hala nola herrialde bakoitzean dauden zerbitzuak, esate baterako Bizkaiko talde didaktikoa, oso ongi funtzionatzen duena eta diru beharrak handiak dituena.

        — Zenbatetan kalkulatzen duzue aurtengo irabazia?

        — 40 kilo libre. Iaz atera ziren 20-25 eta aurten finanziaketa mailan kriston plangintzak egin dira bai Gipuzkoan, bai Bizkaian eta baita ere Nafarroan, kalkulatzen da patronaletik diru pila ateratzea, aurrekoetan baino gehiago. Adibidez hemen lortu ditugu bi kotxe Seat "por la jeró", orain arte inoiz lortu ez dena, eta badirudi aurten jendea enrrollatuko dela beste urtetan baino gehiago.

        — Beste aspekto batetara pasatuz, nola antolatu duzue aurtengoa, bukaera? Batzorde batzu badirela entzun dugu. Zer nolako erantzuna jaso duzue?

        — KORRIKA honekin egin nahi izan dugun planteamendua inoiz baino zabalagoa egitearena zen, ahalik eta jenderik gehien sar eraztea, eta hori ari gara lortzen, sortu diren lau batzordetan ari gara jendea apuntatzen, jende pilo bat ari da deitzen batordeak noiz hasten diren eratzen galdetzeko... eta badirudi hemen Iruñean euskararen alde mugitzen den jende pilo batek parte hartuko duela KORRIKA proiekto honetan. AEK-koak direnak eta ez direnak. KORRIKA da AEK gainetik dagoen manifestazio bat, eta, jakina, zenbat eta jende gehiagok parte hartu, hainbat eta mobida handiago.

        — Lehen ahaztu zaidak. Laguntza ofizialik ba ote KORRIKA-rako?

        — Instituzioetatik beti ateratzen da. Udal mailan azken egunetan montatuko ditugun emanaldiengatik subentzioa eskatu behar da. KORRIKA-k antolatzen baditu zenbait aktibitate kultural, antzerkiak, jaialdiak eta umeentzako ekitaldiak, AEKk antolatzen dituen zenbait rollo, azken finean, ordun Udalak ordaindu behar du, azken finean kultura da, eta antolatzen duenari zerbait eman behar zafo.

        — Diputaziotik, ofizial mailan?

        — KORRIKA dela eta orain arte ez du dirurik eman. Langileek bai, diputazioko langileek beti kilometro bat erosi dute. Udaletxekoek ere bai. Udalak, orain arte ematen zuen subentzio bat, nahiko sinbolikoa eta beharbada konpromisoz emanda. Aurten hemen bukatzen denez gero, Udalak hartu behar du ardura hori, azken finean zerbitzu publiko batzu montatuko direlako.

        — Helburuak.

        — Lehen aipatu dugun jendearen parte hartze hori. Proiektoak martxan daude. Betetik komiki berezi bat, besterik KORROK berezia, jaialdietan eta azken egunetako mobidetan parte hartuko duen jendea... Jendearengana hurbiltzen saiatzen gara, euskararen alde mugitzen garenok pixka bat lotu. Honekin datozen urteetarako, ez koordinazio bat, baino bai ia denon artean gauzak egiten ditugun. Hori da montatu behar den istorio bat, irratiak direla, edo euskarazko emanaldiak direla (Zaldiko-Maldikon egiten diren bezalakoak). Guzti hori potentziatu behar dela iruditzen zaigu. Hor dago Auzo Elkartetako jendea honera ekartzea, partiduetako edo erakunde herritarretako jendea ekaretzea euskararen rollora, euskarak duen egoera larria adieraztea eta kaleratzea.

        Eta, noski, ikasleak ateratzea AEK-rako. Aipatu ditugu helburu ekonomikoa, jendearena, egiturak berritzearena eta zerbitzu hobeago eskeintzearena. Gero dator helburu politikoak, territorialidadea, zazpi herrialdeak herri bat osatzen dutela eta hori ezin dugu ahaztu. Eta Errioxa gurea dela baita. (Batzuek irrifar egiten dute, besteek parra) Herri batekin beti doa hizkuntza, eta hain zuzen hori da KORRIKA hontako lema nagusia, "Herri bat, Hizkuntza bat". Honekin sintetizatu da KORRIKA honen filosofia guztia. Herri bat bagara eta hizkuntza bat badugu, eta hizkuntza hori berreskuratu behar badugu, tresnak behar dira eta horietako bat da AEK. Ez bakarra baina bai oso inportantea. Eta hemen Nafarroan, AEK tresna bezala jendeari aurkeztea, orain arte lortu izan ez duguna.

        — Jaurlaritzarekin zer nolako istiluak dituzte orain?

        — Guk hemen batere ez. AEK erakunde bezala, tituluen asuntua, homologazioa, subentzioak... Hor gertatzen dena da Eusko Jaurlaritzak ez duela borondate politikorik berreuskalduntze prozesua aurrera eramateko. Horregatik atera du HABE proiektoa, eta ez du errekonozitu AEK zerbitzu publiko bezala. Ez zaie interesatzen euskara berreskuratzea, aurpegia garbitzen dute HABE proiekto horrekin eta punto. Diru apur bat ematen digute, beti tantaka eta beti problemekin. Nafarroan gertatzen den bezala. Diputazioak ez digu batere esan AEK bezala mahai batetan eseritzeko eta ikusteko Nafarroak zer beharrak dituen hizkuntza aldetik, eta hori sintomatikoa da, ematen digute urtez urteko subentzio bat, baino ez AEK bezala, euskararen irakasteagatik baizik, AEK izena bera aipatu gabe. Begira hemen ditugun datuak, oso adierazgarriak dira. Hemen Diputazioak CIE proiektoa aurrera ateratzen du. Pasa den urtean 250 ikasle izanik, 22 miliotako diru laguntza izan zuen. Horrek suposatzen du orduko 146 pezetako subentzioa. Guri, 2.700 ikasle izanik, 12 milioi eman zizkiguten, hau da, orduko 22 pezeta. Modu berean subentzionatuko bagintuzte 77 milioi eman beharko lizkigukete. Hortik atera kontua.

        Bapatean sifreen hotsak estaltzen du beste edozein zarata. Egia esan, ez dira arrazoirik gabeko negarrak. Konpañia kaleko pisua keaz bete da. Argazkilaria etorri da, Txus, eta oso serio gaudela esaten digu. Horregatik edo beste gai bati heltzen diogu.

        — Aurten lehen testigu-eramailea nor izanen da? Pentsatu duzue?

        — Ez, hori Iparraldekoek erabaki behar dute.

        — Eta nork jarriko du karrera aurrean doan kotxea?

        — Mercedes Benz. Utzi digute deskapotable bat. Bertan Marylin Monroe bat joango da, karrera zabaltzen eta hola.

        — Dirudienez aurrean doan kotxea beti erretzen da, horrenbeste kilometro primeran joan ezkero...

        — Orduan traktore bat kontratatuko dugu.

        — Nola egiten duzue "Kortezubiko milagritoa", hots, ikasi euskaraz 100 ordutan AEK-n?

        — Ez, ez. Ez da 100 ordutan, 600 ordutan baizik.

        — Ez, mutil, ez, 100 ordutan, ikusia dut nik.

        — AEK 600 ordutan garantizatzen du euskara ikastea horko barnetegian. Horrelako barnetegia asko izan ezkero eta martxa hortan hasiko bagina euskara ikasten euskaldunduko genuke Euskal Herria, ez dakit ba, hamar urtetan edo.

        — Zenbat maketo euskalduntzen du AEK-ko irakasle batek minutu bakoitzeko?

        (Klik, klik, klik... konputadora martxan jartzen dute)

        — 5,25 erdaldun irakasle eta minutu bakoitzeko.

        — Beno, esan nahi baita, slogan publizitario horiek nahiko engainosoak direla...

        — 70-etako hamarkadan kriston optimismoa genuen prozesu honetan, eta azken urte hauetan optimismo hori galdu egin du jendeak eta optimismo hori berriz altxatu beharra dago. Jendeari esan behar diogu euskara ez dela horren zaila, ikas daitekela. Hor azpian badago kanpaina bat, hau da, euskara honelako hizkuntza erresidual ikasteko oso zaila dela esatearena. Eta ezin dugu horrelakorik ametitu. Jendeari esan behar zaio ikastea posiblea dela eta erabili behar dugula euskerara bai pella erosten eta bai amodioa egiten. Hortarako publizidadea egin behar da.

        — Egia al da Erriberan testigua eraman beharrean frantsesporru (espárrago) bat eramatea pentsatu duzuela?

        — Bai, bai, egia da... Eta kriston entsaladak jan ere... Eta gero Araban patata bat, eta botila txakoli bat Bizkaian, eta...

        — Zer dela eta etorri zarete guregana, KORROK-engana?

        — Aurtengo KORRIKA-k bi aldaketa nagusi ditu; Iruñean bukatzen dela eta azkeneko lau egunetan jai superiudiko bat eskeini nahi dela, erreibindikatibo ere bai... Antzerki, animazio taldek, fanfarreak, tabernak, rock jaialdiak... Hertzainak, Zarama, Jotakie, Nahiko, Tortura Sistemática, eta seguro asko Alemaniako talde bat. Gero zegoen jendearengana hurbiltzearena, eta horren barruan euskaraz enrroilatzen direnekin kontakton jartzea zen helburu bat... Zeuena horren barruan legoke.

        — Eta rocka jaialdia dela eta Iruñako talderik ez al da sartzen? Barricada edo?

        — Bai, seguru asko sartuko da ere... Rock talde guztien artean egin behar den saio batean, guztiok elkarrekin jotzen. Hori da hor dagoen beste proiektu bat.

        — "Hertzainak" diote drogak ikusi nahi dutela AEK-n. Debekatzen duzue porroak erretzea ala?

        — Keba, keba. Etxarri eta Lakuntzako barnetegiak tapadera bat besterik ez dira, hor baditugu gure plantazioak. Jamaikako belarra... Gero ta jende gehiago apuntatzen da ahorko kurtsiloetan. Barnetegi autosufizienteak dira. Nondik helduko zaie dirua bestela? Korellan, dagoeneko peyote landareak jarri ditugu ere...

        — Polizia foralaren bat KORRIKAn sartuko balitz zer egingo zeniokete?

        — Txapela aldaeraziko genioke.

        — Eta emango al zeniokete klase polizia foral bati?

        — Haien kotxeetan buelta bat ematen utziko baligute, bai.

        — Eta munizipala baldin bada?

        — Txapelarik gabe badator, bai.

        — Azkena: Euskara maite ez duen horietako iruñar bati zer esango zeniokete KORRIKA-n parte har dezan?

        — Euskaraz maitemindu behar dela, bero ditzan bere zain eta bihotza KORRIKA egiten eta zelaietara joan behar dugula.

        Udaberria dela aprobetxatuz larrua jotzera euskaraz... Eta ahaztu hori jarri, horrekin konsigna egin behar dugu eta...

        Ia ia bermouta hartzeko ordua heldu zaigu konturatu gabe, gorputzak ezer edo zer eskatzen du eta ezin zaio alde batera utzi. Gainera takigrafoari apurtu zitzaion lapitza eta ez zegoen segitzerik. Horregatik tinteroan gelditu zitzaizkigun gai batzu hurrengorako utzi beharko ditugu. Bitartean, izan ongi eta KORRIKA fuerte egin.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.