Korrokata
0 Hutsa.
1 Denok bat. Zazpiak bat. Bateginik. Bat... bat... bat
2 Aldeko ala aurkako. Infernuan ala zeruan. Hemendik ala handik???
3 Ekainak hiru. Bi zirenak hiru. Ana-Ama, Azkona dela medio. Manex ekainekoa, Ekiaren seme.
4 Gehi hiru... katuak miau!!!
5 Lurra, Eguzkia, Ilargia, Izarrak eta Oihal Urdin Haundia.
6 Lotok sei zenbaki. Oraingoan ere huts. Eskean segi beharko.
7 Uztailean San... Zazpi jauziak Zazpi kaleak.
8 Euskaldun = otxotea.
9 ...urrena. Dolorosarena, noski!
10 Urte. German, Joseba. Gogoan zaituztegu!
11 Korrok hau. Hamaigarrena: hamaika txorakeria polit.
12 Dozenarako bat falta. Urrezko arraultzeak erruten dituen oiloaren bila gabiltza.
13 Izanen ote?
|