|  
              
               
 
 
Nafarroa gaindi
 
 
 
Patxi Perurena
 
 
 
Nafarroan da Bardena 
 
Lurralde celai gardena. 
 
Galaperrac dostaca dabiltza 
 
Gari tartean barrena.
 
 
 
Urbasa gaiñeco bazca, 
 
Hidoi hecean ur asca: 
 
Basahateaz uretan dabiltza 
 
Butzuan plisti ta plasta!
 
 
 
Ultzamaldeco ibarra, 
 
Mendi muiñoan lizarra: 
 
Oquil berdeac zulatu dio 
 
Goieneco adar iharra.
 
 
 
Larraunen goiti Aralar, 
 
Basoan arantza ta lahar. 
 
Miruac cabia eguiteco 
 
Bildu dittu mila adar.
 
 
 
Basaburuco celaiac, 
 
Pago gerritan ardaiac: 
 
Adaxcatic adaxcara dabiltz 
 
Chori berritsu alaiac.
 
 
 
Ahezcoaco oihanac, 
 
Herizti eder liraiñac. 
 
Uso izuac iragan dira 
 
Ceharcatuz mendigaiñac.
 
 
 
Erroncarico erroitzac, 
 
Putre arren egoitzac: 
 
Arroillac behera dihoaz urac
 
Iraganaren oroitzac.
 
 
 
Baztango haran ederra, 
 
Maldan behera ur lasterra. 
 
Iratzepean cantari dago 
 
Arratsaldean eperra.
 
 
 
Saraitzuco maceletan, 
 
Hego haice epeletan: 
 
Illunbarrez pausatu dira 
 
Usapalac ezpeletan.
 
 
 
Sacana eta Burunda 
 
Hodei illunac culunca. 
 
Gau ixilla colpatzen dute 
 
Hontzec basoan huluca.
 
 
 
              
              |