L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Korrok aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Korrok-11 (1988-uda) —Hurrengo artikulua




 

 

Atzen zazpi chiquitoac

 

Patxi Perurena

 

Zazpi harricoxcor ttattar dira

Gure euscal probintziac,

Bidasoaren alde bietan

Uholde zaharrak utziac.

 

Zazpi eguia caxcar dittugu

Filosofia bacarra:

Ignorantzia eta burruca

Haserrea ta lixcarra!

 

Zazpi sigla ta milla pancarta

Da politica guztia:

Gutxi eguin da, asco escatu;

Hura odolez bustia!

 

Zazpi balatzar buru muiñetan

Da cultura nagusia:

Pentsatzea ere ez da libre

Bai agoni itsusia!

 

Zazpi malco ta sei suspirio

Gure ahotsa munduan:

Beti negar eguiñez gabiltza

Ume galduen moduan!

 

Zazpi currinca zahar dittugu

Ideiaric hoberenac:

Berriric eciñ sortu da, eta

Eciñ hartu besterenac!

 

Zazpi ixtori miñgarri dira

Gure herri necatuac:

Menderic mende apaiz chinchoec

Eguindaco pecatuac!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.