|  
              
               
 
 
Gorka Setien
 
 
 
Gaua gaur 
 
ez da 
 
edozeinen antzekoa 
 
Eugi eta Irurita artean 
 
basoa mundu
 
 
 
maite det
 
neskato hori
 
eta ezin harena izan
 
bizitzaren legeak diolako
 
denbora pasa eta pasa
 
gaztetxoak
 
maitasuna gainezka
 
ilargi berriak
 
basoa ilunduz
 
pasatzen da
 
zirrara goxoarena
 
ezinbesteko dizdira
 
dizdira itzalduko zaie
 
patxaranaren gorritasuna
 
begietan leherturik
 
 
 
Udaberriko
 
esnatze berde argitan
 
sentitzen
 
bururatzen zaizkidala
 
ustegabeko zikloak
 
eta aurretik sumatutako
 
frustrazio txiki horiek
 
          karameloak bezala
 
          nolabait goxo
 
 
 
eta zer den
 
bizitza ederrena
 
desio dietela
 
zer den
 
datorkiena iragartzea
 
esaldiz esaldi
 
          gaztetxo hauen
 
arnas beroaren mintzaira
 
ulertzea
 
kopetako pantailan fijatzea
 
          zine gidoi bihurturik
 
guztiak kasualidadea dirudiela
 
          kate kixkalgarri
 
                 bizitzari
 
maitasun infinitoa.
 
 
 
              
              |