Txiki Idoate
Egun batean, ziur aski goibel
agian grisa
behar bada iluna
Loratuko gara denok, erditu gintuen menditik
konprenitzeko hitz barik
sor gaitezelarik
ezin izanen digute esan
maltzurra garenik
Oihalean naipe naipe guziak bait daude dagoeneko
Tripa gora
Gezurrezkoak ez diruditelarik
ni trankil
pozik
alai
lasai nago
Oihal hura
Amatxik oparitakoa
datorkit, atean deitu gabe
Ezin dut ahantzi
ezin dut arduiatu
ezin nau maitatu
bere tristeziak oihanean
gu ginen umeez bihurtzen direlarik
ni trankil
pozik
alai
lasai nago
Utzi beharra dugu
behin betirako
gure nortasunean dagoen kiratsa
ustel kiratsa
amatxik utzitakoa
gurasoek eskuratu
guri emandakoa
emandakoaren guzia
Bilatu beharra dugu
beste kiratsa
gure ilobek utzi ez dutena
ezezaguna
maitagarriena
Ea trankil
pozik
alai
lasai senti gaitezkeen.
1988'ko Apirila
|