L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Korrok aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Korrok-11 (1988-uda) —Hurrengo artikulua




 

 

1492-1992

 

Manu Gomez

 

          1/

Kolonek egin zuna

joan den aspaldian

mila larehun larogei

eta hamabian

goraipatu nahi dute

orain Espainian

bostehun urte luze

pasa diranian

nahiz ezer ospatzeko

ez egon agian

 

          2/

Gauzak juzka ditzagun

pentsatu bezala

nahi duenak nahi duna

ospatu dezala

baina nik pentsatzen det

askorik ez dala

gauza bat bakarrikan

ikusi zan hala

indarrak arrazoia

beti dadukala

 

          3/

Izan zan nahiko tiro

ta odol jario

nunbait biziak ez du

batere balio

ez dakit zer kultura

ta zer erlijio

baina hori ta eliz

bat dala medio

orain gelditzen dira

zazpi bat indio

 

          4/

Ondorioak izan

ziran nabarmenak

beren arbaso zaharren

lurretan zeudenak

beste lur batzutara

bialduaz denak

gero lapurtutzeko

ondasun onenak

zer bihotz dadukate

ospatzen dutenak?

 

          5/

Behin eta betirako

kontura gaitean

larogei ta hamabi

garrengo urtean

Kolonen izenean

haruntz joatean

traje ta korbatadun

gizonen artean

ezetz indiorik egon

Sevilla partean

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.