L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Korrok aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Korrok-11 (1988-uda) —Hurrengo artikulua




 

 

Nafarroako Diputazioaren Azkartasuna

 

Xanti Begiristain

 

        Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioa, neurri haundi batean behintzat, Nafarroako Diputazioaren eskutan dago, Kontserbatorio honek, jende arruntarentzat behinik behin, sarrera nagusi eta bakar bat besterik ez du. Sarrera hau, lurralde honen etxe eta eraikuntza publiko gehiena bezalaxe, eskailera eder, dotore eta apain batez osatua dago. Jakina, hau betidanik izan da oztopo bat aulki gurpildun batean ibili ohi garenontzat, eta gaur egun, salbuespenik gabe eragozpena neurri berean nozitu behar izaten dugu.

        Aurrera joan baino lehen esan behar dizuet nik kontserbatorio horretan duela hamar bat urtez geroztik gutxienez dihardudala hor nire musika ikasketak direa eta. Era berean jakin arazi nahi dizuet ere urte luze guzti horietan inor ez dela arduratu behar den bezala arazo horri konponbide egoki bat emateko, alegia, ez igaro diren zuzendari ezberdinak, ez zentruko ikas-batzordea, ez eta jakina, Nafarroako Gobernua ere.

        Guzti hau dela eta, 1987ko irailaren erdi aldean Diputazioko horren arduradunari jakin arazi nion hortik aurrera asmoa nuela Kontserbatorioko Klaseetara gurdixka elektronikoaz joateko, eta beraz Nafarroako Gobernuari eskatzen niola Pablo Sarasate Kontserbatorioko sarrera egoki zezatela gurdixka elektroniko batez inongo zialtasunik gabe sartu ahal izateko, aintzakotzat harturik gurditxo hauek oso pisuak izan ohi direla.

        Lehendabiziko momentutik beren jarrera oso ona izan zen eta hitz eman zidaten ikasturtearen hasierarako, behin behineko era batez bazen ere arazoa konponduta izango nuela, eta geroago egingo zutela behin betirako aldatza.

        Orain heldu dena hortik aurrerako gertatutakoaren kontaketa da:

        a) Nahiz eta mila aldiz deitu telefonoz arazoa gogorarazteko, aurtengo martxoaren bukaera arte ez zuten obraren aurrekontua onartu.

        b) Ikasturtea atzo (88-5-27) bukatu zen eta oraindik obrak hasteke daude... eta...

        c) lkasturte osoan zehar hor ibili behar izan dutela Joxe Miguel etxezainak eta berak "harrapatutako" irakasle-ikasleek klasea neukan guzietan ni igo eta jaisteko horrek berarekin batera dakartzan eragozpen eta arrisku guztiekin; jakina, Diputazioko agintari horiek ez zaizkit behin ere etorri esku bat botatzera.

        Udan ere kontserbatorioko zebitzuen beharrean nago eta irailetik aurrera zer esanik ez... Auskalo noizerako egingo ote duten dena...!!! ...Zer deritzozue, ba, Deputapenaren azkartasunari, eh?

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.