L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Korrok aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Korrok-11 (1988-uda) —Hurrengo artikulua




 

 

Iruñeko Udala eta Telefonika

 

Xanti Begiristain

 

        ...Eta eragozpenen gaiari jarraituz, hementxe daukazue beste bitxikeria bat.

        Aspaldidanik bizi eta, mugitzen naiz hiri honetan eta kaleko telefono-kabina egokituen gaiari dagokionez, honelaxe dago kontua gutxi gora behera:

        Arrosadia auzoan badago bat, Karlos III kalean hildakoen Monumento ondoan beste bat, Binkulok plazan bazegoen beste bat, eta abar. "Bazegoen", diot, zeren eta orain ez bait dakit hori hor dagoen ala ez, baina guztiz ziur dakidana da duela zenbait urte Autobus Geltokiko ordulariaren pean bazegoela kabina egokitu bat edo gehiago, eta orain oso oker ez banago, horretaz ez da arrastorik ere gelditzen.

        Baina beno, gai hori alde batera utzita hel diezaiodan interesatzen zaidan gaiari. Alde batetik, argi eta garbi gelditzen dena honako hauxe duzue, Iruñerrian, aipatu ditudan kabinez gain izango dela bat edo beste gehiago, baina hala eta guztiz ere, gaur egun dagoen kabina kopurua guztiz murritza da ez bait da iristen ez herri, auzo, enparantza, plaza, etorbide, karrika, eraikuntza eta zerbitzu publiko guzietara; hortaz, hemen erreibindikatzen dudana, alde batetik, horixe da, leku oro horietan jar ditzatela berehala, lehenbailehen, eta jadanik!, bestela bazterkeria berberean jarraitzera kondenatzen gaituzte, hots, beti norbaiten borondate eta eskuen menpeko izatera, eta horixe ez dugu inola era onartzen.

        Baina hemen gertatzen den beste bitxikeria bat hauxe da, alegia, dagoeneko jarrita dauden kabina egokituak arrunt gaizki jarrita daudela bi arrazoi nagusiongatik, hots:

        1.- Kabina hauek beti espaloi batetan daude jarririk, eta horreraino iristeko, ordea, Udalak ez digu bide helgarri bat jarri, aldapatxoa alegia.

        2.- Iritsi ondoren ere, baita pinguinorik zozoena kontura daiteke altuegiak daudela paratuta. Beste asko, eta ni ere, ez gara iristen telefonora hartu, zenbakiei sakatu eta hitzegin ahal izateko, ondorioz, hemen ere eragiketa arrunt hori burutzeko jendearen borondate onaren eskuetan aurkitzen dugu geure burua pare bat aldiz, eta jakin ezazue ongi!, hau desatsegin dugu oso!!! Ostera, fisikoki ongi dagoen jendearentzat agitz egokiak dira bai espaloiaren koska eta baita aparailuaren garaiera ere. Hortaz, nik galdetzen dut:

        a) Nori begira daude eginak eta jarrita kabina horiek?

        b) Ba al dute bururik horren erantzunkizuna dutenek, ala ez ote dute borondate onik?

        c) Noiz egingo dituzte gauzak ongi egin behar dituztenek elbarritu eta gizarte osoaren eskubide bat delako eta ez itxurakeria soilak egitearren? eta hemen Iruñeko Udala eta Telefonika inplikatzen ditut bete betean).

        d) ...Zertarako jarraitu galderak egiten ez badigute kasu-alurik ere egin behar guk beste inork baino indar (fisiko) gutxiago dugulako...?

        Baina Iruñeko Telefonika eta Udalari hauxe esaten diet: "Marginatzen eta zapaltzen gaituzue zuen jokaerarekin ez diguzuelako aukerarik ematen gure eskubideak normaltasunez bete daitezen. Ia ia 2.000garren urtean gaude, eta oraindik hau Euskal Herrian... Noiz pentsatzen duzue gizarte zuzenago bat egiten hastea? Ez dizuegu eskatzen soilik, baizik indar guztiekin esijitu egiten dizuegu!!!".

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.