Bide bazterretako arbolak
Auxtin Zamora
Su haziaz egin nituen izarrak
nihunerekoak
bezala gizonak,
eta gauza asko; zirimolan denak
Bainan uste nuke utzi nituela
bide bazterretan
arbolak bakean
dituzten ametsez bezti ziteztela
Bai eta erromes bidalier direnen
urratsen errautsak
irri ta xagrinak
beren aldaxkeri zintzili zitezen
Negua delarik dira urrikalgarriak
kanpoan bakarrik,
arras biluzirik,
haize hotzarekin daldarez josiak
Orotarik zilo zabalik besoak,
adar punten puntak
xorox xorroxtuak:
hobeki hartzeko zeruko indarrak
Hotz eta min dute beren erroetan
dituzten ametsak:
biharko hostoak
hasten direlakotz sortzen lur barnean
Atherbetan gizon eta abereak
sartzen direlarik,
goxatu nahirik,
neri beha daude arbol biluziak
Ez nituzke nahi ikusi sofritzen
Neure iduzkia,
goxo estalkia,
beren abarretan diotet pausatzen.
|