Matte
Auxtin Zamora
Matte, lillurekin,
indar itsuekin,
amorratu nauzu zuretzat ongixko,
larre, sasietan eske ibiltzeko.
Sorginen munduan,
ez da deus argitan,
jestu eta hitzen murru gibeletan,
inkamineri da behar kasu eman.
Geroztik gauetan,
ilargi betetan,
arima deraukat, han, ote beltxetan,
ote beltxetan bai ote xurietan.
Azti belagile,
belar idortzale,
bilakatu nauzu zure begientzat,
lilien moztaile zure ileentzat.
Zuhaindor bihia
dela pozoinena,
arrosa salbaia xarmegarriena,
neretzat, zu zaitut maitagarriena.
Zuk bota zortea,
ez zen betikoa,
atxemanik oroit loreen artean,
sekretuen giltza, zu ez ohartzean ;
Matte, lillurekin,
indar ituekin,
amorratu zaitut nik ere ongixko,
nerekin larretan eske ibiltzeko.
Sorginen munduan,
ez da deus argitan,
jestu eta hitzen gibeletan,
inkamineri da behar kasu eman.
Geroztik gauetan,
ilargi betetan,
han, biak, gaude mihan ote beltxetan,
ote beltxetan bai ote xurietan...
|