Egiak
Zigor
Egiarekin egindako
espatak dute
gizona hil.
Egiak ditu legeak
egin, eta lege
gabeak urkatu.
Egiak egin du gosea
eta gizon lodiak.
Egiarekin zuritu dugu
haurraren esnea.
Egiak ezkondu ditu
ez zirenak maite.
Egiari besoa
moztu diotelako
nere ama negarrez.
Egiak eskuak beteta,
baserritarra joanda solora,
egiaren soloa,
egiantzat artoa.
Egiak eraman du
espainara soldado.
Egiak jotzen ditu
nere herriko kanpaiak.
Egiaz beteta dira
neska hutzaren sabelak.
Egiak dio
anai arrebaren
semea ez dela egia.
Egiak du
Aita Sandua egitu.
Egiak egin ditu
Euskal Herriko lanoak.
Egiak utzi ditu
gau gabe sorginak.
Atzo entzun nuen
haur bat jaio dela
eta, gezur izena duela.
|