- Orrialde nagusira itzuli - Maiatz aldizkaria - Ale honen aurkibidea
- Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)
Maiatz 2 (1982-abuztua)
Papoko habia
Jon Cazenave
Ba tizu
Bi hegal,
Doi bat idekiak,
Biek luma finak,
Tinko orraztuak.
Amatxo,
Ba tizut
Urrezko buru bi;
Ama, bi mertxika
dirudite biek.
Ama,
bi mertxika
ontzen ari tuzu,
mutturra xorrotxa,
goxoa axala.
Ama
gerria,
gerria ere
lilitzen hasia.
Ama, erradazu: zer da?