|
Amoros gaixua
Jon Cazenave
Neskatxak amari
Ama,
papoan,
Amatxo badizut
larrupean gorderik...
Ez dakizut nola erran!
Ama,
lotan,
lotan nagoelarik,
lo nagoelarik ere
jazarazten nizu.
Ama,
uste dizut...
Iduri zautazu
xori bat dudala
bularretan bizi.
Amatxo,
mokoa,
bere moko luzea
zintzurrean dizut;
kantan badakizut.
|
|