|
Uhartea
Jean Louis Davant
Hartarik urrun nago
Bainan onts'asma dirot
Ene ametsen mugan.
Izar bat, zar bi
Azkorriz itzali
odei baten farrangan.
Hego haize gorrian
Hegien lerro xuria,
Marfilezko dentela.
Maxelaren behera
Aihen morko ederra
Ta pin'oihan epela.
Larrain hersitik landa
Bi tontor zabalak
Eta okolu borobila.
Zola-zolako maldan
Baratze izkutua
Bi palmondo azkarren
Artean.
Ibarraren behera
Han itsaso bazterra.
Hau da ene uharte
Gordea.
Besteek sogiten diote
Bainan ez dute ikusten.
Ugartean dut aurkitzen
Esnea ta eztia,
Ardoa ta ogia,
oliba ta ozpina
Ere bai, ta gaztaina
Ta basa
Larrosa
Baten zaia ta gona
Gorri ezin erranak.
Korsega horren makira
Usu ihes egin niro
Ez banu zure beldurra,
Irriskuaren itsaso.
|
|