Poesia
Davant
Baratze izkutu hortako morkoak»
Zuretzat dirate oneski eskatzen
Ditutzun aldikal, atea zabalik
Dukezu, larrosen ezpainek otoiztuz
Gainera sar zaiten, Jokonda dohatsu
Zenbaiten azpiko irriño batekin.
Baina
merezi
behar da
erleak
eztia
bezala.
Itsaso lanjeros hortako golkoak
Zuretzat dirate zerioski bilatzen
ditutzun aldikal, ontzia gerturik
Dukezu portuan, zerua usnatuz
Behar lez mariñel zuhurra zoriontsu,
Arraintzan usu du haizea berekin.
Baina
lan egin
behar da
Mariñel
onaren
gisara.
Hortako
Arrosaren zazpi gona gorriak
Zeronek asmatu behar ditutzu.
Arantzen atzetik.
Hortako
Itsasoko hiru naia gahuntsu
Goitu behar ditu itsasturiak
Ametsen ertzetik.
Baina hortako
Arrosa otoiztu
Et'arantza jasan
Behar duzu.
Baina hortako
Itsasotik edan
eta hartan urtu
Behar duzu.
Baina baina
irudikeria bat basa-mortuan lez
luhertzean ihes doakit itsasoa.
Baina baina
oasis galdu baten usain galdua lez
iresten dit arrosaren gorri gorria.
Desertuko kameluzain bat
baizik ez naiz
Babylonako baratze goren atean.
Kanaango menditar soil bat
Baizik ez naiz
Tyr eta Sidoneko portuen aurrean.
|