Herritar baten balada
Jean Louis Davant
Ene herria ez da herria,
Hemen batzuek hala diote.
Ametsa ote Nabarreria?
Xabier, Amaiur, Iñigo, Olite,
Santxo guztiak, Leire ta Biana,
Axular, orria, Noain, denak ametsak!
Arbasoak ez ziren hain onak,
Baskonetarik salbatu gaitu
Bisigot eta Franken babesak,
Beste buztanik ote du gatu
Horrek?
Ene herria ez da herria,
Frantzian ere hala diote.
Otsozelaian dago herria
Harek omen du betitik bete
Kulturaz eta gales gizonaz.
Sarrazenoak edo Englesak
Dira hemengo beste aztarnak,
Et'Espainatik salbatu gaitu
Ama onaren goiko babesak.
Beste buztanik ote du gatu
Horrek?
Ene herria es da herria,
Espainan ere ala diote.
Gaztelerazko dira Herria,
Zeruko Argia, Etxahun, Lete,
Iparragirre, Anaitasuna.
Nahiz Cristianoz garen trukesak,
Biziki maite gaitu Espainak.
Euskara ere salbatu digu
Erregearen goiko babesak.
Beste buztanik ote du gatu
Horrek?
IGORTZE
Ene herria, laboraria,
Arrotzentako baratze berde.
Ene herria, langileria,
Euskaldunentzat dena kez bete.
Hau da emazte bat izorratu
Dena.
ITZULTZE:
Beste buztanik ote du gatu
Horrek?
Buru buztanik al du populu
Honek?
Gure harria, ama-lurra da,
Ezin saldua.
Gure herria, itsasoa da,
Beti birjina.
|