Ahal denaren legeak ametsik ederrenak manatzen dituela hemen beste froga bat ba dugu. Behinkatasunetik noiztenkatasunera lerratzeko arriskua holako agerkari batek dakar. Baina huna bigarren zenbaki hau larrazken hastapeneko egun euritsu batez bururatua, esperantza eta libertatearen bide kurutze batean.