| 
 
 
Gaua, amets bat
 
 
 
Pantxoa Etxegoin
 
 
 
GAUR, argi gabeko su pindarrak
 
Nere begiak, zuri zintzili, ilargian josiak
 
Haizearen arnasa, zuhaitzen osto eroriak
 
bihotzaren horma sendo, itxaropen sentipenak.
 
 
 
GAUR, ixurtzen ditut askotan malkoak
 
ihesi zoaz, nene oinak zenbatetan laburrak
 
iduri zait, galdua nagoela, uhan hodoietan
 
Zu nere bidean zaude, ni naizelarik ametsetan.
 
 
 
GAUA, gure asmoak elgarri juntatuak.
 
Egunsentiak gaitu, biak goizean urrunduak
 
Ameslari sortu nintzen, hoin dira aldakor egunak
 
Ekaitzari uko egingo dut, atxemaitean tximistak.
 
 
 
GAUR, ilunabarra aurrera, urdin itxasoak
 
Nere belarriak ideki eta, urrun zakur zaunkak
 
Zuri berdin zaizu, ilargiari begiratzen diozu
 
zure baitan naiz lokartu, ametsak zurekin harkitzu.
 
 
 
              
             |