Jo ezan, jo...
Itxaro Borda
euskal idazle aspergarrien
burutazio nekeak
askatze eta fedeak
konpokartean jotzen dituzu
jo...
jo...
jo... behatz trebeak
goizetan, arratsetan
kafe beltza mahainean
eta
zigarreta sutan
eskuan galdua...
euskal idazle aspergarriek
ez ote dituzte nehoiz
maitasunezko kantu
amultsuki landuak
zure bihotz handiari
hitz kokinez zuzenduko,
goizetan, arratsetan
kafe beltza edatean
kearen borrobiletan
zeru sakon lasaieri
amets egin dezazun...
amets!
Maya-ri eskainiak,
1982.ko abenduan.
XX.garren mendeko poeta klandestinoak.
|