| 
 
 
Maite dut su ingurua...
 
 
 
Manex Lanathua
 
 
 
Maite dut su ingurua nagoelarik begira.
 
Hor,
 
gaztain egurraren izerdi ezin joanak
 
zapartatzen dira,
 
eta zezenaren azken adar kolpeak airera
 
deuseztatzen.
 
Su ingurura nagoelarik begira,
 
lamin arinen kantu goxoak
 
jausten zaizkit kedarretik behera.
 
 
 
                Maite ditut laminen kantuak
 
                eta kedarre harriak salda errean
 
                beste horren begi eztiak ditudalarik aldean.
 
 
 
              
             |