Aintzila sort berriari
Jean Arrossagaray
1
Aintzila herri maitea
Goxotasunez betea
Zu gurea ukaitea
Atsegin hori handia dela
Maite dugu erraitea
Badugula suertea
Zure seme izaitea
Dago zinezko bakea
2
Zaitudan bezain maiterik
Nihun ez dago besterik
Zitaiken baino hoberik
Jendea beti hemen bizi da
Bihotza alegerarik
Arrotza jiten delarik
Hortaz ez dago dudarik
Itzultzen dela trixterik
3
Zure lurrean sortuak
Gazteak ta zahartuak
Denak gira ohartuak
Herria zuri ditugula guk
Izaite oro hartuak
Onenak eta gaixtuak
Gaudeno zure fruituak
Gora gure espantuak
4
Zonbat den zure adina
Nehoiz ez dugu jakina
Noitsu zaituzten egina
Erran nahi dut bihotz barnetik
Zaude nere atsegina
Beraz hemendik aintzina
Handia ginuke mina
Bertzen eskuan bazina
5
Bizi gireno munduan
Amaño baten moduan
Zaitugu gure goguan
Ez beza nehork sekula erran
Denbora joan onduan
Behin hartuta buruan
Kanpo toki urrunduan
A! zer herri mina duan
6
Maitasun faltan ihesi
Joanik ez dut ikusi
Aintzila duenik utzi
Holakorik bat kausi baladi
Bihotzez nuke gaitzetsi
Gezurrik nola sinetsi
Ezin litaike iretsi
Izena balaike hautsi
7
Duen izena haustea
Dago herriko kaltea
Ukatuz bere maitea
Hola gertatuz erran behar da
Sinezko ezin bestea
Dela kalte suertea ,
Min handienaz betea
Omenaren itsustea
8
Omena galduz geroztik
Lurrerat doa errotik
Idai onena gogotik
Gaizki doana hartu dezagun
Tinki tinkia besotik
Zuzendu dadin gaixtotik
Nola arbola ostotik
Trixteziako lanotik
9
Zuzentasuna begira
Eta ereman ongira
Hartze dugun iguzkira
Herri maitea erakutsazu
Zutaz daukazun dirdira
Gezurretik ta egira
Bihotzez zuzen bagira
Igor gaitzala argira
10
Aintzilak urrun gakoak
Lehen hedatutakoak
Badauzka aspaldikoak
Eginak beti segi ditzala
Izaite onerakoak
Azkar ditela flakoak
Beti herri huntakoak
Lagun gaitzala jainkoak
|