Laminak Behorlegi Mendin
Lohigorri
Behorlegi Mendin nun nahi baziren lehenago Lamin ziloak.
Artzain batek, egun batez, ikusi zuen Bas' Andre bat, urhezko orhaze batekin zilo hetarik batean orhaztatzen ari; ez baitzen guti harritu!
Bainan Bas'Andreak erran zion ez izitzeko eta zilo hartarik, bizkarrean hartu'ta, eremaiten bazuen Apanizera, diruz zer nahi emanen ziola.
Artzainak: baietz, eremanen zuela gogotik.
Hartu zuen beraz bizkarrean; bainan, zilotik athera ere gabe, sekulako animaleak jali zitzaizkon bidera. Harritu zen artzaina, eta, Bas'Andrea han berean arthikirik, eskapatu zen ahalik eta lasterrena.
Bas'Andreak, orduan, oihu bat egin zuen ikaragarria, eta erran zuen marrumaz: «Madari katua ni! Mila urthez egon behar baitut orai zilo huntan!»
Eta geroztik, han da, zilo hartan; artzainik ez baita sekulan harat menturatzen.
Ixtorio hauek J. Barbier'k zitian kundatu 1925-ko Martxoko «Gure herrian». Pentsatzen diat Lohigorriren «Aintzin solas» bezala hau sartu.
Gaby LANDABURU-k atzemana
|