Arbolari kantuz
Jean Arrossagaray
Airea: Andereño bat ikusi nuen
1
Hasi bezala pertsutan daukat betitik ene gogoa
Aments batean egin dutana egun egirat badoa
Jainkoak eman dautan ideia agertzeko dut erroa
Guziek jakin dezaten zer den arbolaren balioa.
2
Arbolatikan egiten diren asko gauz xoragarriak
Horri pentsatuz kausitzen dira bihotzez hunkigarriak
Mundu guziko lurretan ditu jaunak bada ezarrrak
Balio handiz derabilzkigun gauza estimagarriak
3
Neguan butsik ta primaderan ostatu arbol alaia
Zonbat klasetan kausitzen zaikun izanduna ta nasaia
Oso gogoan denak jujatuz hartu dezagun usaia
Arima hartze luken gorputz hau izendatzeko anaia
4
Ez dut ikusten ene bizian zutaz gabetu berririk
Diren guziak erranen ditut hobekienik hasirik
Etxeak dauzkan zurtateak ta leioak eta aterik
Kausi zaikena ez bazintu zu jaunak atxiki bizirik
5
Eskuko tresna denen giderrak eginak baitira zurez
Gainerateko klasea frango guziak arraza berez
Horiek denak gizonarentzat eskaini dira beharrez
Zonbat kabala ez zaiku hazten gaztain, pahatx ta ezkurrez
6
Horren beharrez gabiltzala gu beraz gutiz gehienak
Egia dela bori argi lezake gauza dakienak
Arbolak dira gure monduan denetako beharrenak
Zeren jendeak hoitarik ditu jaten fruiturik onenak.
7
Zuraz bestalde ederragorik zer dagoke sukaldean
Nehork ukatu ote lezake agertzen dutan moldean
Xamindeiako patantxa ere zurez baitago gordean
Kadera baten gainean jaten dut mahainaren aldean
8
Argiratzea gauza horiek gaur ene gogoan dabil
Hortaz behartu gabe egunik ez baititaike erabil
Egun guziez zure gainerat behartzen baigira umil
Ohe zurean sortuak gira ta han nahi ginuke hil.
9
Biziak bizi, joanak joan, guziak hala beharrez
Arbolak beti hunkiko gaitu bere izaite ederrez
Jende biziak bai eta bilak hartuz bere aztaparrez
Azken pertsuko hitza gogoan bibotza daukat nigarrez
10
Agur bero bat eskaintzen dauzut mundutarren izenean
Zure bebarra izanen dugu denek azken egunean
Gauden bizirik beste hartara aldatuko garenean
Azken tokira joanen gira zure lau pusken barnean.
|