Buatak
K. Kol
Buat-ek edo «boites»-ek gero ta gehiago leku hartzen dute gure bizian eta gehiago dena gure biziaren balio guzia hartu nahi lukete.
«Buaten zazpi egin-ahalak»
Gazte gira gazte, gazte gira gazte, hogoi ta bat urtetan
Ibilki girade, gauaz bidez bide, bideko buatetan.
Gure olioa, merke ta bakarra; «wizkia» artetan
Xardinak bezala, purdia airean, jostatzen buatetan.
Ezkontzea aintzin, haurrik ez nahita, xoko ilunetan
Konfiantxa dena, ezartzen dugula, pilula buatetan.
Ezkondu ondoan, lanean ari-ta, jaten tarrapatan
Baskari guzia, prest da erosi-ta, kontserbu buatetan.
Gazte ginen gazte, etxean ez dugu, txamindeik ketan
Apartamendua, hartua baitugu, hiriko buatetan.
Noizbait haurrak haundi, ta zangoak maingu, tripa haundietan
Baztertzen ordian, hatsaren hartzerat, zaharren buatetan.
Hilen baigirade omen pasatuta, oi! azken hatsetan
Eremanen gaituzte, maian bezala, zizari buatetan.
|