Lehen eta orai
Piarres Adame
Airea: Bidarraitarra nuzu bai nahi ere
1
Izan nauk ipharrera hego aldetik
Iguzkiko partera mendi batetik.
Eta diat ikusi guzien gainetik
Inozentzia hainitz gizonen partetik;
Abila hargatik
Duk, egundainotik;
Egin gabe deusik.
Ederkiena bizi bertzen lanetik.
2
Munduan jarri zuan injustizia.
Nagusitu zelakotz alferkeria
Zenbait abilek, ez dik denbora handia,
Beretua zutela, mundu hau guzia;
Hik laboraria,
Eragin hazia.
Eta bil bihia?...
Abilarentzat zuan ogi xuria!!!
3
Aditu diat ere bazka onenak
Ez zituela zaldi nekhatzen zenak
Oilo, ollasko eta ollanda gizenak
Jaten ez zituela hazten zituenak;
Janari finenak,
Arno gozoenak,
Gauza hoberenak,
Abilek zituztela iresten denak.
4
Sortzetik hiltzeraino, laboraria,
Uztarri-pehan zuan hire tokia.
Eta, beti lanean higatuz bizia
Hirerik ez zukeian non phausa erhia;
Bertzena guzia...
Zer injustizia
Ikharagarria!
Azienden herrunkan hintzen jarria!
5
Hogoi mendez bederen hola munduan
Gizona gizonaren esklabo zuan!
Abilek ezarria urhezko tronuan,
Bazuan bat errege guzien buruan ;
Haren inguruan
Alferrak zituan
Bizi deskantsuan
Eta gu lanarekin beti guduan!
6
Lagunak, ez duk errex orai sinhesten
jenden inozentzia nolakoa zen;
Erregeren nahia baldin hala bazen
Miliunka zitian gizonak altxatzen
Harmak har-arazten,
Lerroan ezartzen
Gerlarat egortzen
Eta han inozentak elgar xahutzen.
7
Zinez zorigaitzeko denbora hetan
Nolako miseria zen bazterretan
Pobreak bilhuziak non nahi bidetan,
Hotzak eta goseak hilak erdietan!
Zenbat ama hetan
Haurrak besotan
Gaixoak herrestan!...
Alferrak libertitzen jauregitan!
8
Ethorri zuan bada noizbait orena
Gizona herrestatik altxatu zena.
Eta porroskaturik gate zakarkena
Bere gizon deretxoak hartu zituena!
Hau gure aitena
Duk obra lehena
Eta ederrena
Gizona esklabotik egin zuena.
9
Xoil ez dik ehun urte, lagun maiteak
Gizonaren herrunkan gure jartzeak
Lehen? Batzu nagusi... esklabo bertzeak.
Iduri aita baten ez ziren umeak!!!
Geroztik jendeak
Handiak, xumeak
Aberats, pobreak
Lerro berean gaitik jarri legeak!
10
Ala dadin aberats, ala pobrea
Gizona gizonaren duk haurridea.
Eta gu goratzeko bertzen aphaltzea,
Gure anaiari duk laido egitea!
Elgar aditzea
Elgar maitatzea
Eta laguntzea
Hori duk egiazko Yainko-legea.
|