Lau pilotari
Piarres
Airea: Oi Bethleem
1
Bun! Zim! Bun! Bun!
Hau du timbal uzki pitzerra.
Bun! Zim! Bun! Bun!
Eskualdunak atera egun!
Ez dakit nungo asto larruz
Bi buruyak tuen enkarguz
Emanak zun!
2
Agur Jaunak,
Beraz berriz mintza gaiten
Agur Jaunak,
Samurran zarezte denak
Debrua bezen gorriturik.
Hautxet lanak!
3
Egiari
Nork diro erran: Gezurra bitz.
Egiari
Hura da bethi ageri.
Zertako bada al ferretan,
Haren kontra ziezte betan
Mintzo ari!
4
Badakigu
Pilota maite duzuela
Badakigu
Eskualdunak zuek eta gu!
Bainan zeren bila hantxera,
Juan zizte Donibanera!
Pena dugu.
5
Bat banazka
Mintzatuko zaituztet hemen
Bat banazka;
Solasak utziz erdizka.
Matelatik zoinek du galdu
Zebe bat larru? Ala du saldu?
Zer sarraska.
6
Zalapartan
Trikunen kontra nor zen basi!
alapartan!
Bainan gero gorde bertan;
Billard makila ben xixtia
Ez zen batere on aditzia
Ondotik-an
7
Orai xuka
Ondarrari erranen ditxit
Orai xuka;
Egin omen duxu bi laka;
Badakixiu orok zertarik
Bainan izan ez dain dudarik.
Aoti K.K.
1894-ko abenduaren 9an, igandearekin
|