Sei pilotariren khantiak
Piarres
Airea: Oi Bethleem
1
Donazaharren
Pilota partida bat dute
Donazaharren
Sei lagunek egin aurthen;
Afari bat, bainan gotzoa
Otel haundian jatekoa
Zen jokatzen
2
Pilotariez
Dugun erran hemen hitzño bat
Pilotariez.
Seitarik lau arabez
Aboan botzik gabe dire;
Pilot utz lirot ez balire
Azkar zainez.
3
Beso gaintza.
Gaztek pilota zabilaten
Beso gaintza.
Zaharrak aldiz... eztulka
Partida noizbait akhabatu da
Izan ondoan frango duda
Jo eta saka
4
Afaria
Prestaturik hautxet zagoten
Afaria.
Donibanen aphaindia
Jaun Escanda zuten hautatu
Koziner-zat. Harek xarmatu
Konpagnia
5
Arno onak
Gizona kukulatik jotzen
Arno onak
Hauk dire oihu saminak!!
Kuku Donibandar guziak!
Atx! Atx! gero dira zauriak.
Zer taloak!
6
Herriari
Ohore emazue bada
Herriari
Iten da hemen afari;
Eta ez talorik harrapatzen
Bertzaldian prudenki gatzen
Sinhets hori.
1894-ko urriaren 28-ko Réveil Basque
|