L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Maiatz aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Maiatz 7 (1984-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Añarrosa/5

 

Mikel Dupak

 

 

JOAO

 

Belen-en geroago, gure misione lazgarri horren berri jakin nuen. Hona hemen Añarosa eta biok ihesi eta, zer gertatua zen.

        Aspaldidanik, Prai Mathiasek azkarki zapatzen zituen hobenak. Igande oroz, palmazko teilatua besterik ez falta izaten zitzaion elizan orduan ematen ohi zen meza ondotik, igande oroz bai, lerrokatzen ziren hobendunak koroa mugatzen zuen zerrailuari kontra sabelak. Bere orzantz bozaz Prai Mathiasek hobenak salatzen eta gaztiguak deliberatzen zituen. Maizenik alferkeria hutsak ziren, Mura batzuk lo egiteko labakia utz edo baitzuten. Hogei singla hartzen ohi zuten. Batzutan ziren ohointzak, ohatze egite bakanak ere. Askotan aldiz, emazte batek Mathiasen manu orduan jantzi beharrak ziren mantar-zaiak ahanzten zituen. Gizonek ere oihal urdinezko galtzak jauntzi behar zituzten, bainan Karmeldarrak zuhurki begiak hersten zituen, gizonak larru huts ibilki zirela eta. Halaber emazte ezikontza-zikintzaleak gaztigu biziki gogorragoa jasaten zuen gaizkideak baino, zeinak erasiak baizik hartzen ohi ez baitzituen. Bestalde, zer zituzten zinez Murek ezkontza eta horren zikintzea?

 

 

HAUSBERO, KAFE, KAKAO-ONDO,...

MUREK BIKARI-ERRETOREEN

HILTZEAREN AINTZINEKO

SAO-JOAO-DO-PRINCIPE-REN

ABERATSA!

 

 

        «Jaunari zor zizkionan bi ordu lan ebasteagatik, hogei xingla!»

        orroatzen zuen Mathiasek. Azotea hatsematen zuen Joâok, berehala jo eta jo ipurditan. Petxeroak, puntika, ikondoak dardaraka, burua eskuetan, ezker-eskuin bizkarra bihurtzen zuen, bainan zerrailuagatik, uzkia eskaini behar zuen. Gelditu gabe ere, urdeak marazaren aintzinean bezala, oihu minegi egiten zuen. Orduan ximenki soberatuak, maltzur-gezurtiak iduritzen omen zituzten oihuek. Orduan, oro keinu ibilirik ere, Joâok laxosko jotzen zuela agertzen omen zen. Murekin har-emanka ari zela Manolok uste omen zuen, indulientziaren truk, ohasareren bat ala palma trezatuzko zaretaren bat eskuratzen zuela, batzutan emaztearekin larru-joka ere. Zonbeit aldiz, ohartzen zen Mathias. Eta berehala:

        «Joâo!»

        Orduan xarnegua lotzen zitzaion jotzeari eta hobenduna laister, zerrailuaren gainetik, besoak behera, ez zen gehiago auhen-inarros-zaku bat besterik.

 

* * *

 

        Egun batez, etzañ-aldiaren erdian, bat-batean, denak iratzarrarazi zituen ihurtzuri-ukaldi batek: Joâoren etxolaren ondoan oihuka, Prai Mathiasek xarnegu hatsgabetu begitarte urdin dardarikatuaren lepoa harrapatua zuen:

        «Deabru! Urde! Ez duk aski Indianekin?»... «Xarnegu ustel zikin! Zafratuko haut! Zafratuko haut!»

        Etxolaren barnean, papo ospatsu lodiak oraino agerian, suk harturik bezala, Rufinak zaia lahiatuki jaunzten zuen.

        Beti orroaz, noizetik noizera Mathiasek Joaoren lepoa uzten zuen, bizkarrean, aurpegian, erreinetan, garondoan ukumikaldikatzeko. Orduan Joao hankak makurtu eta lahapoka lehertzen zen. Eta berehala ostikoka lotzen zitzaion Mathias!

        Alde guztietatik etortzen zen jendea laisterka. Arte laburrez, indianoek ikusgarria inguratu zuten, ixil-ixilik, ohi ez bezala ohartuki. Mathiasek:

        «Rufina! Joaoren azotea! Puta likits, entzuten?»

        Etxolatik atera zen beso huts bat, xinganarekin. Hain bortizki kendu zion Karmeldarrak nun Rufinak oihu egin baitzuen.

        «Dei egin, urdanga! Ez hintzen hainbeste entzuten oraintxet!»

        (Berriz xutik, hortzak tink, Joaok Mathiasi begi iluna)

        «Itzul!»

        Xarneguaren bizkarrean xiribola-zapla hasi zen azotea. Boskarren xinglarekin, atorra lehertu zen, eta pedaxuak eraman zituen xinganak. Hamargarrenarekin, odola zirrist. Gelditu zen Karmeldarra.

        «Abil!»

        Joaok ahoa ere zuen odoletan, ezpainak ausikiak baitzituen. Besoak sabelari tinko, izterrak uxter, bainan xut-xut joan zen.

        Mathias zegoen tente, hats-bahi, Joaori so. Indarretan ernatu bide zen.

        «Rufina! Ator! Hiri oraintxet!»

 

 

        MANOLOK KONDATU IZAN ZIDAN ITZULTZAILE BATEN BEHARRAGATIK ERE ERREXKIEGI EGIN IZAN ZELA GEZURRA ERRAN EDO BEREN ERRAN ALDIEN GOGORKERIA EZTI ZEZAKETENIK EZ ZUTELA IDURIZ ASMATZEN ERE MUREK.

        GURUTZE ALIMALE LATZ HAREN PEAN EMAN ZEN LEHEN MEZAN PARTE HARTZEKO MURA EMAZTEKIEK BULAR HANKAK GURE KOTOIN OIHALKIEZ GORDE IZAN ZITUZTEN.

        KONDUAK EGIN BEHARRAK IZANEN DIRA.

 

 

        ASKI XARNEGU ZIKINA JASATEN HAUT

        JASATEN HAUT IXILDUKO HAIZ AGINTZEN

        DIAT ENTZUTEN

 

                «ASKI!

                XARNEGU ZIKINA!

                JASATEN HAUT!

                JASATEN HAUT!

                IXILDUKO HAIZ!

                AGINTZEN DIAT, ENTZUTEN?»

 

 

        FUSILAK FUSILAK BEHARBADA IKUSGARRI

        GAITZAGOA BAINAN HIL DEZAKETELA

        IKUSI BEHAR DUTE INDIANOEK

                «FUSILAK!

                FUSILAK!

                BEHARBADA

                IKUSGARRI GAITZAGOA,

                BAINAN HIL DEZAKETELA

                IKUSI BEHAR DUTE

                INDIANOEK.»

 

 

        Bainan bat-batean, Guiscartek:

        «Ez! Aski! Bi egunen preso-gel, jan gabe, nahi baduzu».

        Harriturik, ezpain lodiak erdi-idekirik, begiratzen zion Karmeldarrak; boz akituz, erran zuen:

        «Hiru egun. Tapiokatze talo bat eta urekin. Ikustaldiak denei debeku».

 

* * *

 

        Joao ardura ibiltzen zen Murekin, eta orduan denak kokorika jarririk, taldeak herriko biltzarra zirudien. Xarnegua makeski mintzo zen eta tipus-tapas buru denak batean oihanari buruz bihurtzen ziren. Xuriak pasatzen zirelarik, Joaok ixilik begiratzen zien, begiak garbi.

        Itzuli eta, atxeman, luzeki xinglatu eta zerratu eragin zituen. Horiek ordaindu zituzten beste hiru Murek, gau hartan bertan, ez ziren itzuli. Izialdura bitxi batek hartu zuen Mathias: giltzarrapoz hetsirik gure etxoletatik batetan haien haur-emazteak metatu zituen, gauaz gizonak biltzeko goan zitezen beldur. Goizean goiz, ordea, hautsia zen giltzarrapoa, etxola hustua. Arrantzaleen presondegia hutsik ere. Amorruk eta hersturak hartu eta, Mathiasek herri osoa bilarazi zuen.

        Bi ordu palabra hasarreren buruan, sei gizonak beren familiekin falta zirela argi eta garbi ageri zen. Mathiasek Joaori zernahi erraiten zion, giltzarrapoak hautsi zituela, etabar... Egia erran, bakarrik, Indianoek ezin zezaketen egin...

        Joaok ordea gaixtakeriarik gabekoa zela oldarki zin egin zuen, nigarra begian... Gau honetatik at, gero eta Indiano gehiagok ihes egin zuen. Goizean aurkitzen zen etxole huts hotz bat. Ohasareak, jarroak, aiztoak ere falta ziren, bainan lurrean, gizorde gisa ator-mantarrak, gona-galtzak zeutzan.

        Zer egin? Ezin zaindu gau guztietan oihan bazterrak!

        Indianoak arma-seskarik gabe zihoazenez geroz, deusek ez zitzakeen geldiaraz. Eguzkialdera naski joaten ziren Mura kolonia batzu bizi ziren Ipeka aintziraraino.

        Prai Mathiasek iduritzen zuen munduko zorigaitza oro ekartzen zuela bere soin azkarren gainetik. Zonbaitetan Joseri so egiten zion, hobeki kausituko ote zatekeen xarnegua...

 

* * *

 

        «Bazterretan soldadoak ihizin, tapuyak arraintzan; Egun oroz. Prai Jose ameslari zegoen, otoitzetan agian; Prai Mathias han-hemenka ibilki, oihanetik ibaira eta ibaitik elizara... Ezin bururatuak ziren egunak.

        Joao eta bere nausia elgarrenganatu ziren azkenean. Barkamendua ardiesteko, Joaok oihanean ihizlari joatea eskaini izan zuen. Fusil bat eskuratua zuen eta argi hastetik joaten zen. Gero eta urrunagoan tiroak entzuten genituen. Gauez itzultzen zen, irribera, zarea ihiziz betea.

 

 

ETA PRAI JOSE EMANEN ZEN AUHENARI.

BEREHALA PRAI MATHIAS EZTITU

EGINEN ZEN.

PRAI JOSERI SO ETA SO, ERRATEN

ZUEN KONFITEOR BAT.

PRAI JOSE EZ ZEN AUHENKA ARIKO

GEHIAGO.

KONFITEOR ONDOAN, KREDOARI LOTUKO

ZITZAION PRAI MATHIAS:

PATER NOSTER BAT ERRAITEN

ABIATUKO ZELARIK

PATER NOSTER BAT ERRAITEN

ABIATUKO ZELARIK

PATERNOSTERBATERRAITEN

ABIATUKO

 

 

AITA GUREA ERRAITEN ABIATUKO

ZELARIK,

JOAOK HIL IZANEN ZITUEN.

 

LUZEKI IZIGARRIKI INARROSKA XIFRIKA

BORROKATUKO ZUEN............................

 

 

«EGIAZ, JEAN, FEDEDUN KARGUA

AHANZTUA DIATE XURIEK. POPULU

ZAHARROK FUNDITU ETA GAIXTATU

DIZKIATE. GATILUTARA BAT TAFIA

TRUK, INDIANO BATZU HERRESTAKARI

IKUSTEN DITUDANEAN, EDO JABEAREN

ZOROKERIA AZPITIK ESKARNIATZEN

DUTELA, EDO XINGLETAN NIGARREZ,

MIN EGITEN ZAIDAK, JEAN, HERSTURA

LOTZEN ERE... HOLAKORIK EZ ZUEN

JESUSEK NAHI. KABAL GEZURTI

BELDURTIOK EZ».

 

 

        Orain uste dut Murengana joaten zela, hilketara haien berotzeko. Nihork alabainan ez nihoiz zion susmatu. Kozinertsa indianetatiko batek ekartzen zuen txoritan gezi-zauria aurkitu zuenean ere ez. Joâok ez zuen bazka ustegabetarik ebatsia zion ihizlariaz trufaz besterik egin. Nik aldiz, gaitza prestatzen ari zela usnatzen nuen. Azotatua izan zen egunetik, hain zuzen. Hartaz pentsatzen nuen bakoitzean, ikusten nuen odol-lano batez inguratua. Bainan, ez dakit zergatik, Prai Mathias hiltzera saiatuko zela bakarrik uste nuen. Aitari erraitera ausartatu nintzen ere, bainan zoritxarrez nitaz trufatu zen».

        Gobernadorearen galdeei erantzuten zien Rufinak.

        «Noiz xuxen izan da sarraskia?»

        «Duela hamabi gau».

        «Soldadoek gogor egin ahal zezaketen?»

        «Batek ere ez!»

        «Mamu ilun batzu bezala leihorreratu ziren Indiano zikin horiek. Ur firfira zenbaitbaizik ez nuen entzun, ibaiaren ohiko palasta doi-doi iduri».

        «Zenbat ziren?»

        «Ez dakit batere. Bainan kasik untzi bakoitzak tortxo bat zekarren, eta denak helduak izan zirenean, su-ezpal alimale bat izan zen».

        «Herrian baino gudari gehiago?»

        «Ainitz gehiago, nik uste, bai.

        Etxoletara oldarrean bat-batean oihuz hasi ziren, izigarria zen heiagora. Gero, etxoiak, eliza, Gurutzea suak hartu zituen. Erran dizudan bezala, Jainkoari esker, ezin lokartuz, oihan bazterretatik nenbilen; garbiki ikusteko urrunegi nengoen; halaxe biharamunean alde egiten ahal izan nuena bakarrik izan nintzen».

        «Prai Mathias? Prai Jose? Europarrak?

        «Senhor Elixondo eta neska xarnegu bat galdu izan ziren aintzin hartan. Amodioz zoratu eta, indiano talde lapur batek eraman izan zituela pentsatu genuen. Ez genituen gehiago ikusi. Seinale gaixtoa izan zitzaigun. Senhor Manolo, Senhor Guiscart hilak ikusi nituen goizean, beste guztiak bezala».

        «Ibaira itzuli aintzin, bi gurutze larri egin zuten Indiano zikinek. Bizitan atxiki zituzten Prai Mathias eta Prai Jose. Gurutzeei josi zizkieten. Argitan orduan ziren biak. Begitartean, bularrean, odol-mailak zituzten. Ixtant bat, geldirik egon ziren, zuri buruak bermaturik. Zernahi erraiten zien noski Joâok. Ikusten nuen oro keinu, burua higitzen, bularra jotzen, toleatuak bata bestearen ondotik hatzez erakusten. Bainan ez nuen entzuten zurrumurru karranka bat baizik.

        Bat-batean, Mathias basaki hasi zen jauzika, bere besoak gorputzaren zama lehergarriaz arindu nahi izan balitu bezala. Eta Prai Jose eman zen auhenari.

        Berehala, haiei beha, Joâo gelditu zen. Tipus-tapas Prai Mathias eztitu izan zen. Prai Joseri so eta so, erraiten zuen Konfiteor bat. Prai Jose ez zen auhenka ari gehiago. Prai Mathiasen boz hats-gabetua hautsika entzuten nuen. Konfiteor ondoan, Kredoari lotu zitzaion. Pater Noster bat erraiten abiatzen zelarik, azta-ukaldiz Joâok hil izan zituen.

 

 

        JOAOREN ETXQLAREN ONDOAN OIHUKA PRAI ETXOLAREN BARNEAN PAPO OSPATSU LODIAK MATHIASEK XARNEGU HATSGABETU BEGITARTE ORAINO AGETIAN SUK MARTURIK BEZALA URDIN DARDARIKATUAREN LEPOA HARRAPATUA RUFINAK ZAIA LEHIATUKI JAUNZTEN ZUEN ZUEN DEABRU URDE EZ DUK ASKI INDIANEKIN RUFINA JOAOREN AZOTEA PUTA LIKITS XARNEGU USTEL ZIKIN ZAFRATUKO HAUT ENTZUTEN ETXOLATIK ATERA ZEN BESO HUTS ZAFRATUKO HAUT BETI ORROAZ NOIZETIK BAT XINGANAREKIN HAIN BORTIZKI KENDU NOIZERA MATHIASEK JOAOREN LEPOA UZTEN ZION KARMELDARRAK NUN RUFINAK OIHU EGIN ZUEN BIZKARREAN AURPEGIAN ERREINETAN BAITZUEN DEI EGIN URDANGA EZ HINTZEN GARONDOAN UKUMIKALDIKATZEKO ORDUAN HAINBESTE ENTZUTEN ORAINTXET RUFINA JOAO HANKAK MAKURTU ETA LAHAPOKA ATOR HIRI ORAINTXET BAINAN BAT BATEAN LEHERTZEN ZEN ETA BEREHALA OSTIKOKA XURIEN BURUZAGIETATIKO BATEK EZ ASKI LOTZEN ZITZAION MATHIAS ITZUL BERRIZ BI EGUNEN PRESO GELA JAN GABE NAHI XUTIK HORTZAK TINK JOAOK MATHIASI BADUZU RUFINAREKIN LARRUA

JO NAHI BEGI ILUNA

ZUELA

 

 

NIGARREZ URTU, MATHIAS URDE KAKA

MUSURKARI ZIKIN HORI!

 

 

XURI ALU ODOLTZALE!!! HIL HADI!!!

 

 

        Laister Prai Joseren burua erori zen. Mathiasenak aldiz luzeki, izigarriki, inarroska, xifrika, borrokatu zuen...

 

* * *

 

        Nihork ez bide zuen uste Añarrosak eta nik ihesari emateak eta Indianoen jazartzeak elkarrekin zer ikusirik zutenik, eta nihork ez zidan auzirik egin. Erran nuen bakarrik Mesaiek hartua izan nintzela eta gero eskapatzea kausitua izan nuela.

        Ez eta Amazona bazterrean patrulla batek Rufina, akitua baina osagarriduna, aurkitu zuenean ere, nihor ez zen harritua izan. Nik aldiz, Rufinak bere kondatzean, nik bezain, itzal alde batzu utzi zituela sumatzen nuen.

        Zonbait aldiz haren ikustera joan nintzen, halarik ere bakoitzean ihes egin zidan.

        Bainan tira! Baketsu bizi dadin bere segeretuarekin.

 

 

                «HIRU EGUN

                PRESO.

                TALO BAT

                ETA URA.

                IKUSTALDIARIK

                EZ».

 

 

ZAKIL MERTZIL ZIKIN HURA!.

 

EGUN BAT BAIZIK EZ NENGOEN PRESO,

GUISCART ESPANTULARI HORREKIN

ETZANALDI BATZUREN HITZ EMANEZ

GERO!

 

 

PRAI JOSERI SO ETA SO ERRAITEN ZUEN

KONFITEOR BAT

PRAI JOSE EZ ZEN AUHENKA ARI GEHIAGO

PRAI MATHIASEN BOZ HATS GABETUA

HAUTSIKA ENTZUTEN ZEN

KONFITEOR ONDOAN

KREDOARI LOTU ZITZAION

AITA GUREA BAT ERRAITEN

ABIATZEN ZELARIK

AZTA UKALDIZ JOAOK

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.