Laneko lagun bati
Daniel Landart
Ez zuen aspgldi ez
Elkarrekin tan egiten genuela...
Zenbat ote
Sei hilabete?
Behar bada gehiago...
Behar bada gutixago...
Funtsean zer munta du?
Baina halere, elkarrentzat,
Ba genuen halako
Adiskidantza bizi bat.
* * *
Langile ona zen, arras ona
Eta langile trebea.
Baina oroz gainetik
Gostu nuen harekin solastatzea...
Denetaz mintza zitekeen
Denetaz ba zekien zerbait
Politikaz, ekonomiaz, kulturaz...
Eta bereziki, bereziki
Ba zekien eta nola!
Langileen zuzenak zein diren!
* * *
Baina horra!
Nagusiek ez dituzte maite
Horrelako langileak.
Langile buru-argiak...
Zeren horrelakoak (oi gaixtoak!)
Horrelakoek baitituzte
Beste langileen kaskoak berotzen,
Sua pizten, saltsa muntatzen
Eta, eta... nagusiaren interesak
Arriskuan ezartzen!
* * *
Beraz, beraz,
Gauzak sobera sumintzera utzi aitzin,
Eta dirudunak beti errege egon daitezen...
Gaixo, gaixo, gaixo nagusi
Euskaldun fededun kartsuak,
Hau dela eta hura dela,
Dena estakuru-mestakuru
Eta bixtan da lantegiaren onerako:
Eta langile laguna
Kanpora igorri du!
* * *
Erranen didazue gero
Euskaldunen artean
Klase arrazorik ez dela...
Hauxe bada gezur ustela!
|