Harpeko saindua
Ainhoa
(8 1/2 urte)
Ostirale goizean Harpesainduaren ondoko baserrira joan ginen.
Han ez zen iñor ageri.
Orduan fotoak hartu genituen.
Eta handik alde egin genuen.
Bidean baserriko jendea aurkitu genuen.
Gero emazte baten haurrak erakutsi zigun Harpesainduko bidea.
Berehala igo ginen.
Oraintxe bertan hango ipuin bat kontatuko dizuet
Lehen haurrak hiltzen ziren larruko eritasunak zituztelako.
Baina emazte batek bere haurrari ur hori pasatu zion eta sendatu zen.
Beraz ur horrek larruko eritasunak sendatzen ditu.
Behin emazte batek ordaindu arazi zuen ur hori hartzeko.
Beste egun batetan emazte hori bere hankak bustitzera joan zen.
Urak bere asoina ereman zion.
Harpesaindua haserre zen.
Orain ur hori hartzeko ez da ordaindu behar.
Eta jendeek hala gauzak erematen dituzte.
Edurnek Harpesainduaren estatua ikusi zuen, bururik gabe zegoen.
Batzuek esaten dute Harpesainduak ez duela bururik.
Honela bukatzen da istorioa.
(Bidarrira ateraldi bat egin ondoren
egina izan da testu hau)
|