Zuhaitz magikoa
Mirentxu Oianguren
(9 urte)
Behin mendian, etxe batean, neska eta bere amatxi bizi ziren; ahuntzak, ardiak eta zaldi bat bazuten. Diru asko ez zuten baina puska bat bai. Behin amatxik hazi majikoa jarri zuen baina berak ez zekien majikoa zenik, eta erein zuen.
Gero, bost ilabete pasatu eta, zuhaitz majiko txiki bat bihurtu zen. Baina negua zen eta zuhaitzak txuri-txuriak ziren; denek hotza zuten eta herrikoek ere bai; hainbat hotz zuten, zuhaitz majikoak elurra eguzkiz bihurtu zuen. Denak oso pozik ziren eta neskatxa txikiak eskerrak ematen zizkion. Eta esan zuen:
«Orduan zuhaitz majikoa da?»
«Bai, baina nerea eta nere amatxirena da!»
«Bai.»
Orduan, denak etxera itzuli ziren, eta eguerdia zenez, denek bazkaldu zuten. Arratsaldean, neskak auzoko guziak bere etxera gomitatu zituen eta denak ongi bizi izan ziren.
|