L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Maiatz aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Maiatz 8. Donibane Lohitzune / Ziburu (1985-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Barbantxo

 

Jontxu eta Mathieu

(7 urte)

 

Egun batez herri ttipi batean Barbantxoren gurasoak bizi ziren. Barbatxo ttiki-ttikia zen. Bere aita mendira joan zen lan egitera eta Barbantxo beti bere aitarekin joaten zen lanera. Egun batez Barbantxoren ama eritu zen eta Barbantxo etxera etorri zen. Bere aitari zopa ereman behar zion bere ama eri zelako eta prestatzen zuelarik erori zen zoparen barnera, gero atera zen zopatik eta oso haserre zen. Astoa hartu zuen joaiteko. Bidean haurrek ikusi zuten asto bat eta hurbildu ziren eta astoa nardatu zuten. Barbantxok garrasi egin zuen eta izitu ziren, Barbantxo ez zuten ikusi ongi gordetua zelako. Mutikoak eskapatu ziren eta Barbantxok janaria eraman zion. Bukatu zuten eta jean ziren eta Barbantxo belarrean jolasten zen eta behi batek jan zuen. Barbantxoren amak behia garbitzen zuenean Barbantxo aditu zuen karrasi egiten eta erran zuen:

        «— Non zira?

        — Behiaren tripan.

        — A bon! Kaka egingo duelarik ateratuko zira.

        — Bai ama.»

        Eta behiak egin zuen kaka eta Barbantxo atera zen kakatik.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.