Gatua eta txakurra
Milia Arranbide
(9 urte)
Behin, herri batean, gatua eta txakurra bizi ziren. Elkar asko maite zuten eta pentsatu zuten herrialde beroetara joatea. Hegazkinean, oso pozik ziren; heltzean etxe bat alokatu zuten. Han, itsaso handi bat zegoen eta itsasoaren ondoan, igeritegi handi bat ur garbiarekin. Gatuak eta txakurrak ez zekiten nondik hasi.
«Nondik hasiko gara?»
«Igeritegitik hasiko gara»
Maiota eman eta plast! urera saltatu zuten.
«Zein ona den ura» esaten zuen gatuak. Bainatu eta gero, joan ziren alokatu zuten etxera, eta txakurrak esan zuen:
«Ni lo egitera noa!»
«Siesta on» esan zion gatuak.
Txakurrak lo egiten zuenean, bitartean gatua itsasora joan zen. Mintzatzen hasi zen:
«Ura zein ona dagoen, domaia da txakurra ez hemen izaitea».
Txakurrak esnatu eta gero, galdetu zuen:
«Non dago gatua? Segur naiz gatua itsasoan dagoela».
Minutu batzuk eta, gero hoien egiazko herrira joan ziren.
|