L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Maiatz aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Maiatz 8. Donibane Lohitzune / Ziburu (1985-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Ortzi eta ikastola

 

Ibon

(10 urte)

 

Egun batez Ortzi ohean zegoen eta bat batean bere amak esnatu zuen. Ortzik jeikitu zenean, esan zion bere amari:

        — «Zertako esnatzen nauzu hain azkar... gaur larunbata da ta?»

        Bere amak erantzun zion:

        — «Tonpatzen zira, gaur ostegunean gira».

        Orduan Ortzi hortzak garbitu eta gero gosaltzera joan zen. Gosaltzen zuen bitartean esan zion bere amari:

        — «Gaur ez dut ikastolara joateko gogorik».

        Bere amak erantzun zion:

        — «Badakizu ikastolara joan behar duzula».

        Orduan Ortzik bere zakua hartu zuen eta ikastolara joan zen. Ikastolara arribatu eta bere gelan sartu zenean denak sartuak ziren. Bere andereñoak esan zion:

        — «Sartu zaitez eta hasi lanean.»

        Ortzi sartu zen gelan eta lanean hasi. Bainan Ortzik ez zuen batere lanik egiteko gogorik, orduan Ortzik ihes egin zuen kanpora. Gau bat pasatu zen eta etxeratu zenean bere amak esan zion:

        — «Nun egon zira?»

        Eta Ortzik egia esan zion:

        — «Kanpoan izan naiz».

        Orduan bere amak erritan eman zion. Ortzi afaltzen hasi zen; afalduta gero ohera joan zen, orduan amets eder bat egiten hasi zen. Baina laister goiza arribatu zen. Berriro bere amak jeikitu zuen, orduan Ortzik galdetu zion:

        — «Zertako jeikitzen nauzu, gaur larunbata da eta?»

        Eta bere amak erantzun zion:

        — «Baizera! gaur ostirala da».

        Ortzik hortzak garbitu zituen, gero gosaldu zuen eta berriro ikastolara joan zen.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.