Sagua eta gatua
Aitziber eta Eneko
(7 urte)
Behin batez bazen gatu bat eta sagua harrapatu nahi zuen baina sagua oso bizkor ibiltzen zen. Orduan bere zilora joan zen eta hola gatuak sagua ezin zuen harrapatu. Gau batez denak lotan zeuden, orduan sagua polliki joan zen eta hor jan zuen bere gasna eta erran zuen: «zein ona den gasna!» baina saguari tripa haunditu zitzaion, orduan sagua ez zen bizkor ibiltzen eta saguak ez zakien zer egin bere tripa haunditu zitzaiolako. Baina egun batez bere tripa oso fiña zen eta ere gose zen sagua ezer jan gabe. Gizonak berriro gasna ekarri zuen. Sagua, beste gau batez, bere zilotik ateratu zen eta hasi zen gasna bilatzen eta atxeman zuen gizonaren oge-azpian. Eraman zuen etxera, berriro jan eta jan loditu zen sagua.
|