Maider eta Maialen elurretan
Maitetxu Etxeberria
(9 urte)
Elorri Noblia
(9 urte)
Maialen eta Maider bi neska dira. Egun batez, Maialen eta Maiderren aita eta amak pentsatu zuten aste bat elurretara joatea, bakantzetan. Maider eta Maialen oso pozik ziren. Aste bat pasatu zen, eta elurretara joan ziren. Heldu zirenean, etxe bat alokatu zuten; hoien gauzak ongi eman zituzten, gero skiak oinetan eman zituzten eta skiatzera joan ziren. Upagailuak hartu zituzten, eta mendi puntan ailegatzean, Maider erori zen. Ski batek malda jeitsi zuen. Maialenek erran zion:
«Itsoin piska bat, zure skiaren bila banoa eta gero helduko naiz».
«Min asko dut, uste dut hanka hautsia dudala, orduan fite egin».
Maialen joan zen Maiderren skia bilatzera eta anbulantzia deitzera. Ailegatzean, skia bilatu zuen eta xoko batean jarri zuen. Gero fite joan zen eta klinika aurrean gizon bat ikusi zuen, eta erran zion:
«Etorri fite, nere ahizpa erori da eta uste dut hanka hautsi duela».
Gizonak bere zakua hartu zuen eta Maialenekin joan zen korrika. Maialenek Maiderren skia hartu zuen eta upagailua hartu zuen. Mendi gailurrera ailegatu zirenean, gizonak bere zakua ireki zuen eta Maiderri pikura bat egin zion. Etxera joan zirenean, Maider ohera eraman zuten. Maider ez zen pozik; ski egin nahi zuen eta bere amak erran zion:
«Uste dut bihar ere ohean izan beharko zirela».
«Nik ez dut nahi ohean izan».
Maiderren hanka sendatu zenean, berritz joan ziren ski egitera eta bakantza onak pasatu zituzten.
|