Gotzone Sestorain
GOTZONE SESTORAIN ZABALETA
Leitzan (Nafarroa) jaio zen 1965 urtean, irailaren hogeitabostean. O.H.O. bere herriko ikastetxean egin ondoren, Iruinara jo zuen batxilergoa egitera. Orain Donostiako EUTG-en Euskal filologia ikasten ari da eta aldi berean euskaltegi batetan lan egiten du irakasle bezala.
Hamasei urte zituela hasi zen poesigintzan; 1983 urtean, Donostiako liburutegi munizipalak gazteentzako antolaturiko lehiaketan parte hartu zuen sari bat izabaziz.
Gotzone Sestorain
Egun batean zirenak
gaur zirbila dira.
Bai, izan ziren
bainan orain
abenduko horma txuria
beltza da.
Zozoak ere kantatu zuen
egun urratzea baino lehen
bainan gaur
ixiltasun erraldoia jabe da.
Eta arkaitz sendo hark
galdurik bere irmotasuna
dardaraz dauzka
bere gailur eta babesak;
haritzak bazuen
handitasunaren ereinotza,
gaur ostera,
egun triste eta hits honetan
gaitz gaizto batek jota
iherturik dago.
Egun batetan libre izan zinaten
zoritxarreko herio hondatzailea ordea
zaizue gaineratu.
Gizonaren hatzaparrak
bazter guztiak ditu ukitu
bera iragan leku orok
gaixo dira gelditu;
Ur gardenetako lats ozen hark
dariozkila
hain miresgarri ta lirain zena
orain hilzoriko eguzkia dugu.
|