L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Maiatz aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Maiatz 9 (1985-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Gotzone Sestorain

 

Agur,

amodio kuttun horri,

agur,

haizeak daramatzan

irrits, musu, laztan... ihertuei;

bainan ez eskatu

ahantzi ahal zatzaidan,

zeren nere izatearen enbor sendoan

zure izenaren inskribua,

sekulako

zauri orbaindua

izanen bait da.

Agur, bai!

udaberriko hosto muskerrei

datorkie udazkena,

gureari ere maitea,

azkena,

ostera ez iezaidazu

uka maitatzea.

Nere betseinen islada goria

eguzkiaren sugar garailea

zena,

dagoeneko,

neguko aintsigar zipotzak itzalia.

Lozorroan,

nere bihotz samindu hau

amodiozko ametsen besoetan

egun berri lilituaren haiduru,

esmeralt-zola itxaropentsuan

maitasun berriaren kimuak

berriro daitezen erna.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.