Gotzone Sestorain
Inolaz, bai ezin esan
nahiz hain maite izan,
ene barruko hegazti basatia
inoiz ez, gatibotasunari atxekia.
Eguzkipean
urrezko erleen kontzertu agortezina,
haritz lerdenaren, egunez egun
nekez elikaturiko mezu oratua,
mendi gailur elurtsuen
izarniadura hozkildua
bezainbat,
ezinezko amets hori,
haur maite.
Edertasunaren maitale nauk
gardantxiloa bere kantuz lez
maitasunaz bainauk
maitemindurik.
|