Gotzone Sestorain
Otsaila
otso hila
otsoak gosez hilak,
otsaila hile hotz
izotz matazak
elurraren mototsak erasoz.
Heltzen doaz,
badatoz
otsoa edo artza
ahoa bete hortz
goian haizea baita hotz
eta gosea latza.
Otsaila, otso hila,
otsoak goseak hilak,
non zabiltza,
zeren bila,
hain aztarri habilak
sabelaren korapilo zorrotza.
Otsaila,
otso hila,
ailegatu dira
jadanik
ez hats, ez hatz
zer aurkitu lautadara
agian izanen dute itxaropenik
erraiak daitezen gozoz.
Otsaila
otso hila,
sabel erraiak mingots.
ja etsiz ohikatuz
noiz ernatuko diren
errekatxoen bizi hots
itxaropen printz daitezen
liluraz murmurikatuz.
|