Gotzone Sestorain
Urrezko goiztiri hozkirria
lurrin gaztez eta bihotz berriz
bustitakoa, distiratsu
zirraraz leherturiko masail kantarian.
Zure bular gozoan,
bi ihintz tanta ttipil irristatzen dira,
gabeko ilunetik urraturiko
begi, oraindik, lainotsuak.
Begi hauskarak,
itzal gautiar eta egunsentiko
kontzertu ilirikoaren,
ezinaren eta nahiaren arteko
burruka latzean dabiltzanak.
Burruka garratz, mingotsa
etenik gabeko ziztakada sorra,
betzulo malenkoniatsuetan atxikiturik
aintzira lizunak bailiren.
Zer dute ene begiok?
herriminez, bihotz-minez,
askatasun-minez...
ze lor izan da ehortzia.
Kanta ezin duten
itsas amaigabean galduriko
ez negonaren artizar goibeldu hauetan?
Agian, irriki ezinezko batek
erditzen zaituzte...
agian, zorotasun ixila
babesten dezute;
Zerk, kristal uhertuok,
ez dizute,
eguzkiaren ile agats goriak
orraz ditzazuten,
gardentasunaren ispilua izaten?
|