Holderlin
(1770-1843)
euskaratzailea:
Itxaro Borda
Zuk ere asko desio zenuen, baina bortxaz
maitasunaz guztiak plegatzen gaitu,
plegatzen gaitu minik azkarrenak.
Gure arkak ez dira, alta debaldetan
beren lehengo lekura itzultzen.
Habil beraz goiti edo beheiti! geroko egunak
natura mutuak erabakitzen dituen gau sakraturaino.
Ez ote da Orkusaren konkorrenean ere
zuzen bat, nagusi den lege bat?
Esperintziz badakit. Sekulan, zeruko jainkoek,
ez naute, o munduaren zaintzaleak, gidatu,
iduritzen zait, maixu hilkorrak bezala
zuhurtziaren xendra batuetarik.
Gizonak, diote jainkoek, gauzak oro saia ditzala,
haietaz hazirik guztiei eskerrak bihurturik
bere askatasuna uler dezan, hemen hautsi
eta nahi duenera jo!
|